ilarako albisteak

[Gaz] Exclusiva: Pintadas homofobas en Bilbao

Actos homófobos vuelven a ser noticia en Euskal Herria, dado que recientemente han aparecido pintadas en tono amenazante en la persiona de un local hostelero frecuentado por gays y lesbianas.

HIZKUNTZ KOMUNEKO TEORIARAKO OHARKIA

Hiztegirik edo enziklopediarik idazteko elkartzea, ideologia komun bat inguruan elkartzea beti da.

Hizkuntz ereduen erreforma eztabaidatzeko prest dago Eusko Jaurlaritza

Urritik aurrera aurkeztuko du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak irakasteredu bakarraren inguruko lege egitasmoa Eusko Legebiltzarrean. Gaur egungo ereduek ez dute umeen euskalduntzea garatzen, hori argi dago. Baina, ikusiak ikusita, ez ote da izango hauteskundeetara begira mugimendu politiko hutsa, beti bezala ezer ezean geratuko dena?

Irakurriko dugu elkarrekin? ("Teoria King Kong ")

SAREINAKetik irakurle talde bat martxan jartzea proposatu dugu. Bilboko Skolastikan bilduko gara (goizeko 12etan) feminismoaren inguruko liburu bat hizpide hartuz berriketaldi goxoa izateko. Data aukeratzen ari gara (irailak 13 edota urriak 4) eta interesatzen bazaizu bidali emaila sareinak[a bildua]eibar.org helbidera, ondoen etortzen zaizun data eta, goizez, bazkarira, arratsaldez edo egun osoz etorriko zaren zehaztuz. Bertan ikusiko gara!

Ainhoa Urretabizkaia irrati esatariarekin berbetan

Lotsatia dela, Berri Txarrak taldeko abeslaria elkarrizketatuko lukeela eta beste hamaika konturi buruz mintzatu da Euskonews Gaztearekin Ainhoa Urretabizkaia, "Gaztea formula"ren gidaria; telebistan ere egiten du lan gipuzkoarrak. Ale berrian, beste makina bat kontu ere sareratu dituzte Eusko Ikaskuntzak gazteei zuzenduta publikatzen duen aldizkarian: irakurleen udako argazkiak (http://gaztea.euskonews.com/0452zbk/gaia45208.html), euskal balearen inguruko artikulua (http://gaztea.euskonews.com/0452zbk/gaia45204.html) eta abar.

BUSH TXINAZ MOZKORTUTA: Emazteak, hori tablak!

Mozkorturik agertu omen zen, komunikabideek ixildu egin dute, baina, Gawker.com en argitaratutako eta Aporrea, Yvke Mundial de Venezuela eta beste webgune ugarik zabaldutako argazkian ikus daitekeenez, bizkartzainek besotan atera zuten. Hau gertatzen ari zen unean, Georgiak Hego Osetiaren aurkako erasoa abiatu berria zuen, gatazkagune berri bat piztuz.

Eskuin espainiarra orain hasi da Garzonen gehiegizko lan pilaketa eta atzerapenak salatzen

Garzonek Espainiar Gerra Zibileko hilketak ikertzeko asmoa agertu ondoren, kritika nabariak erori zaizkio besteetan erabat alde eduki dituen sektoreetatik. La Razón egunkari madrildarrak Garzon auziak pilatzen eta alde batetara uzten ari dela salatu du bere azalean.

Estado de Desecho: Eskubiderik gabeko eskubide estatua?

5 egun atxiloturik, 5 egun inkomunikaturik, 5 egun torturaturik, 5 egun, inork axtilotua izan zarela jakin gabe. Zer protokolo eta zer arraio, Guantanamo ate joka dugu, Demokraziaren bildots larruz mozorroturiko faxismoa hemen da. Adi egon!

Ukazioen aurka estrategia aldatu behar dela azpimarratu du Ziarretak

EAJri independentziarako «urrats bat gehiago» egin nahi ez izatea leporatu dio EAko presidenteak, urte politikoari hasiera emateko ekitaldian P.D.: JAJAJAJAJAJAJAJAJAJAJAJAJAJAJAJAJA!!!!!

Donosti limusina batetik

Ezer gutxi esateko, pijokeri galanta herritarren zerbitzura; deitu, aukeratu ta ordaindu.

Sayat Nova (Mingranen kolorea) filma euskaraz!

Sayat Novarentzako euskarazko azpitituluak eskuragarri nahi duenarentzako

Lanera bueltan, Vuelta!

Jada ireki dute tropela.net-en Espainiako Vueltaren kiniela egiteko epea. Abuztuaren 30ean hastekoa da Granadan taldekako erlojupekoarekin, beraz, ez utzi azken egunerarte eta gogoratu "zabaldu"ren tropeltxoan izena ematea. Zorte on guztiei!

Michele Angiolillo 111 urte eraila Bergaran

MICHELE ANGIOLILLO GIUSTIZIERE DI CANOVAS DEL CASTILLO ONDE S'EBBE LA SUA IMMORTALITA' NELLO SPIRITO FIERI DELLA SUA GESTA GLI ANARCHICI CONCITTADINI MANDANO AI POSTERI CON FIEREZZA E GLORIA L'EROE DELL'UMANITA' 20 AGOSTO 1897

Euskal Herriak askatasuna behar du! manifa Donostian

Euskal Herriak askatasuna behar du! manifa Donostiako aste nagusian larunbatean, bukaeran Sarriegi plazan zipaioak sartu eta identifikatu zituzten batzuk. Bideoa: http://www.youtube.com/watch?v=lZJHEr851sY

Orreaga 2008. 778 + 1230

Duela 1230 urte gure arbasoak autodeterminatu ziren Ibainetan Karlo handiaren armada garaituta, ostean gure estatua antolatu zuten eta 800 bat urtetan iraun zuen guztiz konkistatua izan arte. 2012an, laster beteko dira 500 urte Nafarroa garaiko konkistatik eta aski da, mende gehiegi konkistatuak eta konkistak jarraitzen du gupidarik gabe, 2008ko bideoa: http://www.youtube.com/watch?v=34quDbbtXFg

Morlans-en Inaki, Jokin, eta Patxi 17 urte erailak

1991-8-17an Iñaki Ormaetxea Urbinakoa, Jokin Leunda Beasaingoa eta Patxi Itziar Debakoa inguraturik izan zirela Donostiako Tolaretxe etxean Morlans auzoan, txapel okerrak ehun baino gehiago, tirokatu eta granadak jaurti zituzten gazteen aurka, etxera sartu aurretik, hirurak hilik azaldu zirela baten bat errematatuta. Azken urteurrenen bideoa: http://www.youtube.com/watch?v=7BjluZEHUmI

Zezenari adarretatik heltzeko garaia

Zezenari adarretatik heltzeko garaia da, Euskal Herriko historia laburrean berebiziko garrantzia eta ardura politikoa izan dute alkateek. Alkateen mugimendutik hasi, intsumisioaren borrokan alkateen desobedientzia jarrerarekin jarraitu, eta Udalbiltzaren sorrera datozkit burura.

Askapenaren brigadista bati hilketa mehatxuak egin dizkiote kolonbiar paramilitarrek

Mehatxuak Colombiako "Aguilas Negras" paramilitar taldearen izenean mintzo zen pertsona batek egin dizkio bere sakeleko telefonora egindako dei baten bidez...

Durangoko Udalean ere bandera Espainiarra jarri dute

Euskal nortasunaren aurkako erasoak etenik gabe aurrera jarraitzen du. Geziak bailira, ziztadaz ziztada Euskal Herriko Udal ezberdinetara iristen ari dira Espainiar ikurra ezartzeko agindu judizialak.

Eraso sexista gabeko Aste Nagusi baten alde

Emakumeek jaietan aske eta inhibiziorik gabe parte har dezaten eta bikoteen arteko etxeko ardurak banatzea emakumeek ere jaietaz gozatu ahal izateko dira aurtengo festetarako Donostiako Udalak dituen helburu nagusienetako bi.

Boluetan eraiki behar ziren 1.100 etxebizitzen lanak hilabeteak daramatzate geldituta [GAZ]

Krisialdi ekonomikoa dela eta etxebizitzen eraikitze erritmoa moteldu da eta higiezinen sustapen askok lanak gelditu izan behar dituzte etxegilearen likidezia ezagatik. Adibide moduan, Bilboko Bolueta auzoan eraiki behar zituzten 1.100 etxebizitza, 700 babes ofizialekoak, lanek bi hilabete baino gehiago daramatzate geldituta.

Disketxe batek bere musika guztia Interneten argitaratu du

Bartzelonako Aloud Music disketxeak erabaki ausarta hartu du, bere webgunean bertan bere musika taldeen musika argitaratzea. Guztira 10 disko eta 151 kantu. Ez dago txarto. Ez duzue uste albiste hau musika mundua jasaten ari den eraldaketaren seinale dela?

Herrera (Donostia) protestan (bideoa)

Herrerako bizilagunak hilabeteak daramatzate protestan Donostiako udaletxearen aurrean, auzoko obrak direla eta...

Georgiak gerra deklaraziotzat jo du Errusia Hego Osetian sartu izana

Hego Osetiako gatazka Georgia eta Errusiaren arteko borroka armatu bilakatu zen atzo. Georgiako armadak lurraldeari gogor eraso zion ostegun gauean, eta hari erantzunez, Moskuk tropak bidali zituen atzo. Erabakia gerra deklaraziotzat jo du Tbilisik. Borroketan 1.400 lagunetik gora hil direla jakinarazi dute buruzagi independentistek.

Abertzaleok euskararen aurka

Hara, espainiar abertzaleen argudio berria beraien euskofobia gezurtatzeko. "Es cierto que el vascuence está sufriendo ataques, pero el principal de ellos es el dirigido por el nacionalismo vasco y su euskera batua"

Gaur emango diote hasiera Aste Nagusi Piratari Donostian

Aurrekari txiki baina festazalea prestatu dutela aipatu dute Donostiako Piratek, besteak beste, poteo pirata mozorro eta guzti, luntxa eta iluntzean erromeria eta karaokea izango direla iragarri dute. Bihar, kontzertu pirata Trinitate plazan. http://www.izanpirata.info

Gasteizko udaltzainek ez dituzte herri kirolak gustuko

Urtero uzten dituzte kotxeak leku berean, eta ez da inoiz arazorik izan. Aurten isunak jaso dituzte. Uniformatu hauek zer nahi dute, 200 kiloko zilindrikoa parking publikotik oinez eraman dezatela?

Ikurrinaren aldeko kalejira 14an Donostian

Bai Euskal Herriari ekimenak "Geurea ikurrina!" kalejira deitu du, ikurrinak merezi duen tokia izan dezan

Hiru lehergailu aurkitu dituzte Lapurdin

Beste hiru abisu ere izan dira, horietako bat Nafarroa Beherean. Turismo guneak eta AHTren trenbidea izan dira mehatxu horien jomuga.

Parisek 25 urte beteko ditu Popo Larre non dagoen argitu gabe

25 urte dira Jean-Louis "Popo" Larre azken aldiz poliziarekin enfrentamendu baten ikusi zutenetik, 21 urte besterik ez zituen. "Non da Popo?" galderari Parisek ixiltasunaz erantzuten dio.
« aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 ... 20 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]