azken albisteak

Meritua nola irabazi: Suriok Lopez.i igurtzitako xaboia

Diario Vasco.rako ez baina MAN aldizkarirako egin zuen Alberto Suriok "erreportai" hau, Lopez.en bizitza pribatuan muturra sartuz baina pintza jarrita eta xaboi-aparrez gainezka. Sailburu edo lehendakariorde izendatu etzuenean... http://ttiki.com/4784

Batasunaren legez kanporatzearen alde azaldu da Europako Giza Eskubideen Auzitegia

Estrasburgoko iturriek Efe berri agentziari aurreratu diote albistea. Defentsak ez du erabakiaren berririk. Espainiako Auzitegi Gorenak 2003ko martxoan utzi zuen legez kanpo alderdi politikoa, eta honen abokatuek Estrasburgora jo zuten, biltzeko eta adierazpen eskubideak urratzen zirelakoan. Defentsak ez du erabakiaren berririk.

PSOE eta PPren beste eguraldi mapa autonomikoak eredu?

Kuriositatez begiratu (PSOE eta PP.ren) Estatu espainoleko telebista autonomikoen eguraldi-mapei. Kataluniar eta Valentziarrek ematen dute Ipar Catalunya edo Baleareen berri, edo Espainiarena... bakoitza bere lekuan, aparte. Baina orohar telebista hauetan nork bere erkidegoko mapan ez dute ingurukoen eguraldiaz informatzen. Gurean zer pintatzen dite Laredo, Burgos, Errioxak? Hor bereziki maite gaituztelako izango ote?

Baskonia taldeak Lior Eliyahu jokalari isrraeldarra fitxatu du

Artikuluan Lior Eliyahu sionistari boikota egiteko zenbait arrazoi ematen dira eta Euskal Herriko jendarteak Palestinarekin elkartasun konpromisoa hartu dezan aldarrikatu...

Gaurtik aurrera EITBn eguraldi mapa berritua izango da ikusgai

Gaurtik aurrera eguraldi mapa berritua erabiliko dute EITBko albistegietan. Mapa horretan Euskal Herriaz gain, Espainiako Errioxa, Gaztela eta Leon eta Kantabriako eguraldi datuak emango dituzte.

Hamar lagun atxilotu ditu Poliziak Ipar Euskal Herrian

Frantziako Poliziak hamar pertsona atxilotu ditu joan den larunbataz geroztik Ipar Euskal Herrian. Larunbat arratsean Xan Beyrie gaztea atxilotu zuen Kanbon. Gaur goizean, aldiz, beste hainbat herritar atzeman dituzte Baxe Nafarroan eta Lapurdin Askatasunak jakitera eman duenez.

Xan Beyrie gaztea atzeman du Poliziak Kanbon

Frantziako Poliziak Xan Beyrie gaztea atxilotu du Kanbon. Atxilotzea Intermarche saltokian gertatu da. Gaztearen burasoen etxea miatu du Poliziak. Hau da Ipar Euskal Herrian aste honetan gertatzen den bigarren atxiloketa. Joan den asteazkenean, Domintxainen, Poliziak Mikel Barrios gazte iruindarra atxilotu zuen euroagindu bat zela-medio.

Gorka Bereziartua blogariak eskuratu du Rikardo Arregi Kazetari Berria saria

Gorka Bereziartua [aka Boligorria http://www.blogari.net/boligorria] "Argia"ko kazetari eta blogariak eskuratu du Rikardo Arregi Kazetari Berria saria. Sari nagusia azken urtean Txinako berriemaile gisa EITBn lanean aritu den Olatz Simon-i eman diote. Bestetik, Euskadi Irratiko Kostaldeko trena saioko taldeari eman diote Sari Berezia, eta Ohorezko Aipamena Ttipi-Ttapa taldeari egin diote.

Euskal hezkuntzan aurrera egiteko Sarasateko Adierazpena aurkeztu dute

EHBEk bultzatuta hezkuntza munduko 200 kidek sinatutako testua aurkeztu dute gaur 40 bat pertsonek Sarasate Pasealekuko Foruen Monumentuaren azpian. Ekimen honekin aurrera begira jarri eta Hezkuntza Sistema Nazionalaren aldeko indar-bilketa egin nahi dutela adierazi dute. Sare ezberdinetako ikasle, irakasle eta langileek hartu dute parte.

Estatu kolpea Hondurasen. [Azken ordua: militarren erasoak lehenengo erahildakoa utzi du]

Igandean herri galdeketa bat ospatzekoa zen, konstituzioa aldatuko lukeen Asanblada sortzearen aldeko galdeketa. Zelaya ostegunean Hondurasera bueltatuko dela iragarri du.

Langile bat hil da Azkoitian, palak buruan jota

Beste langile bat hil da gaur Euskal Herrian lan istripuan: Azkoitian (Gipuzkoa), Oiñartxo industriagunean. Tiago Daniel Dosanjos Sampayo da hildakoa, eta Amenabar enpresak azpikontratatutako lantoki bateko kidea zen. Eibarren (Gipuzkoa) bizi zen, familiarekin. 21 urte zituen. Pala batek buruan jota hil da.

Eduardo Madina eta Soziedad Alkoholika

Kasualitatez Madinaren blogera heldu eta S.A.ren logotipo handi baten ondoan zera irakurri dut:Qué vueltas da la vida, ¿pero qué haces tú aquí? Eta ondoren Madina S.A.ren alde eta AVTren aurka...

Hautes-zerrenda antikapitalisten arteko eztabaida [ca]

[Bideoa] Kaos en la Red-ek azken Europar Hauteskundeetan parte hartu zuten "hautes-zerrenda antikapitalistak" deitu eta beraien arteko eztabaida antolatu zuen. Horrela, Iniziatiba Internazionalista, Ezker Antikapitalista (IZAN) eta PCPEren Kataluniako zerrendakideen arteko eztabaidaren bideoa sareratu dute.

Martuteneko lau funtzionario epaituko dituzte, lankide homosexual bat jazartzea egotzita

Salaketa jarri duen lagunak dio 1997tik "etengabeko jazarpena" jaso izan duela. "Urteetan antsietatea eta depresioa" eragin izan dizkio horrek.

[es] Arabako Aldundiak oraindik euskara gutxiago eskatuko du

Hala ere, PSEko Loli Escuderok dio aldaketa hori elebitasun erreal baterako aurrerapausua dela.

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]