Lehiaketa: Sortu ezazu logo berria!

  1. Zein da lehiaketa honen helburua?

    Zabaldu.com webgunerako logoa hobetu asmoz sortutako lehiaketa bat da. Gaur egungo 'giltza' hori hobetzea da helburua.

  2. Nork hartu dezake parte?

    Edonork. Irudiak maneiatzeko tresnekin trebea baldin bazara edo irudi txukun bat sortzeko gai zarela uste baduzu, anima zaitez parte hartzera!

  3. Nolako irudia sortu behar da?

    Zuk nahi duzun itxurako irudia sortu dezakezu. Informazio gisa, oraingo irudiak 132x132 pixel ditu eta bi kolorek osatzen dute: #90b3d0 (argia) eta #5c91bd (iluna). Webgunearen koloreak hauetxek direla kontuan izanez, hauek mantentzea komeniko litzateke, baina ez da beharrezkoa. Irudia tamaina handian eginez gero hobe legoke, beste leku batzuetan erabili beharko balitz-edo. Ondoren, Creative Commons Attribution ShareAlike lizentziapean argitaratuko genuke irudia.

  4. Noiz arte luzatzen da parte hartzeko epea?

    2006ko Maiatzaren 15ean gaueko 12etan amaituko da lehiaketan parte hartzeko epea, eta hurrengo egunetan emango da jakitera nor den irabazlea eta bere logoa jarriko da zabaldu.com-en goiburuan.

  5. Nora bidali behar dut nire irudia?

    Irudia moldatu daitekeen formatu batean (PSD, XCF,...) bidali behar duzu lehiaketa (a bildua) zabaldu.com helbidera zehaztutako epearen barruan. Mezu honekin batera zure izen-abizenak edo ezizen bat ere zehaztu. Jasotako guztien artean egingo da irabazlearen hautapena.

  6. Irabazlearentzako saririk ba al dago?

    Printzipioz ez. Momentuz ez dugu saririk emateko aukerarik. Dena dela, edozein aukera suertatuko balitz, jakinaraziko genizueke.

Beste edozein zalantza izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan: kontaktua (a bildua) zabaldu.com

Anima zaitez lehiaketa honetan parte hartzera, zure irudia Zabaldu.com-en logo berria izan daiteke-eta! Zorte on eta mila esker!


Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]