bilaketaren emaitzak "komunitatea"

Barcamp bat egin beharko genuke

Gero eta tresna gehiago euskaldunon sarean. Eta sarelari euskaldun gehiago ere bai. Baina "gutxitan elkartzen gara", dio Patxi Gaztelumendik. Eta arrazoia du. Bere hitzetan: "Barcamp bat egin beharko genukela iruditzen zait. Euskaraz lanean ari garenok ere, gero eta gehiago gara. Iruditzen zait gauza asko ditugula ikusteko eta ikasteko." Kanpamendu baten eran, gidoi finkorik gabeko, asteburu batean egiten deskonferenrtzia erako tekno-bilera bat da Barcamp bat.

Larrabetzu.org komunitatea barriro martxan

Egun batzutan out egon ostean, gure blog komunitatea berriro ere martxan eta bizirik jarri dugu. http://www.larrabetzu.org Inuxente egunean dominio barik geratu ostean, ia astea kostatu zaigu burua altxatzea. Orain bai, orain aktiboan daude gure blog guztiak... berriak ere badaude gainera. http://www.larrabetzu.org/horibai Larrabetzuko gaztetxearen blog berria!!

Zabaldu.com komunitatearen txokoa abian da

Gero eta gehiago dira Zabaldu.com-ekin lankidetzan dauden webguneak, norbere albisteak zabaltzeko aukera zuzena emanez, batez ere. Guzti horiek batuz sortu den komunitateko azken albisteak biltzen dituen txokoa sortu du Teketenek Feevy (http://www.feevy.com) erabiliz. Zure webguneko albisteak agertzea nahi duzu? Jarraitu argibideak, erraza da eta. Komunitatea ikusteko lotura zuzena: http://komunitatea.zabaldu.com

Zabalduren antolaketarako blog bat sortzeko proposamena

Gertatu den arazotxoa ikusita eta etorkizunean antzeko egoerak hobeto saihestu ahal izateko, komunitate honen antolaketa blog bat sortzea proposatzen dut. Era horretan, parte hartu nahi duten guztiek proposamenak egin ahal izango dituzte, lanak banatu, ideia berriak eztabaidatu eta abar. Wikipediako bloga wordpress bat denez, eta nik software hau jada ezagutzen dudanez, antolatzaileei lan gehiago ez ematearren, nik neuk blogaren ardura hartu ahal izango nuke (instalatu, konfiguratu, themea prestatu, spama zelatatu, etab.) Zer iruditzen zaizue?

zazpi@2007

Aukeratuko ditugu 2007an euskal blogosferan 2007an egon diren zazpi ekarpenik onenak? Polita izango litzateke denon artean aukeratutako 'aipamenak' ematea aurtengo ekarpenik interesgarrienei, banner soil batez baino ez bada ere...

Eibar.ORG elkartea berriztuta dator

Eibar.ORG elkarteak webgunea eguneratu du 2008. urteari begira. Albisteak, zorion-agurrak eta blog komunitate berriztua. Plone eduki kudeaketarako sistemarekin egina eta orain guztia itxura berdinarenpean. Hala ere, ez ditugu blogak bakarrik aurkituko, agenda ere badute eta baita Eibarri buruzko materiala, edo Eibarren esaten dan bezala, Materixala.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]