bilaketaren emaitzak "katalana"

Latafanera.net, kataluniarrek ere sortu dute beraien zabaldu.com propioa

La Tafanera (kuxkuxeroa) izena eman diote katalanezko lehen digg, meneame edo zabaldu.com itxurako webguneari. Meneameren aldaera den Pligg software librean oinarritu dute gunea.

Generalitat-eak Apple-i MacOS Leopard katalanez eskatu dio

Kataluniako gobernuak Apple enpresari bere hurrengo sistema eragilearen bertsioa katalanez egon dadin eskatu dio eskubide linguistikoak defendatzeko asmoz. Euskararekin ere egin ziren saiakera ez-instituzional batzuk baina ez zuten fruiturik eman. Microsoft-ek ere Vista kaleratuko du datozen egunetan eta honek ere ez du euskaraz jakingo. Hortaz, ordenagailuak euskara hutsean erabiltzeko apusturako software librea bide bakarra dela dirudi.

BideoaVicent Partal katalan hizkuntzak sarean egin dituen lorpenez

Argia aldizkariaren 10. urteurrena zela-eta gonbidatuta etorri zen Vicent Partal Donostiako Victoria Eugenian hitzaldia ematera. Vilaweb-eko zuzendariak bertan azaldutakoaren zati bat sarean ipini dute orain Argiakoek, euskarazko azpititulu eta guzti.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]