www.20minutos.es/noticia/381751/0/canon/digital/informatica/
Txopi (e)k bidali du duela 182 egun 21 ordu 12 minutu, duela 182 egun 17 ordu 12 minutu argitaratuta
Katalunian, kanonik gabeko produktuak saltzen zituzten sei dendaren aurkako epaiketak gelditu dituzte, gai honen inguruan Europar Komunitateen Justizia Auzitegiak zer esaten duen ikusi arte. Izan ere, Europar Komisioak, orain dela ez asko zera esan zuen: "Kanona benetan kopia pribatuak egiteko erabiltzen diren euskarri eta gailuetan bakarrik jarri behar da, ez denetan. Helburu komertzialak dituzten gailuek, enpresetakoek eta administrazio publikokoek ez lukete kanonik izan behar."