Asmoz Fundazioak,XML teknologia: Oinarriak eta tresnak on line bidezko ikastaroa antolatu du. Informatikako ezagutzak dituen interesatu orori zuzendua dago ikastaroa: bai informatikako ikasketak egin dituztenei baita praktikaren bidez informatikan ibiliak direnei ere. Maiatzak 5ean hasi eta Ekainak 30 bitarte iraungo duen ikastaro honen informazio orokorra eta izen-emate orria Asmoz Fundazioko
http://xml.asmoz.org webgunean topa daitezke edota xml@asmoz.org postara zuzenduaz. Matrikula epea Apirilak 30ean amaitzen da.