bilaketaren emaitzak "hitza"

Hitza egunkariek RSS jarioak jarri dituzte

[K&I] Eskualdez eskualdeko Hitza egunkari euskaldunek RSS jarioak gehitu dizkiete beren edizio digitalei. Aurrerapausu bat hainbat herritan informazio lokala euskaraz Internetetik jaso ahal izateko.

"Hitza" berriek mikroformatuak integratu dituzte

Kaxerok azaldu zuen bere blogean (http://www.mundurat.net/kaxero/blog/2007/07/05/mikroformatuak-informazio-handia/) GAUR8 mikroformatu batzuk (etiketei dagozkienak, finean) integratzen hasi zenekoa. Luistxok ere, Tagzanian nola baliatzen dituzten azaldu zuen (http://www.tagzania.com/doc/about/tools/microformats). Orain, mikroformatuei aukera ugari ikusten dizkion Teketenek idatzi du nola "Hitza" berrietan ere hasi diren erabiltzen.

"Hitza": Kazetaritza egiteko modu berria?

Orain artean kritika onak besterik ez ditut entzun "Hitza" berrien inguruan. Publikoki, baita pribatuan ere. Besteak beste, mikroformatuak txertatu dituztelako (http://www.zabaldu.com/2862/quothitzaquot_berriek_mikroformatuak_integratu_dituzte/ adibidez). Tontokaletik blogean,ordea, beste iritzi bat topatu dut gaurkoan. Kazetaritza "berria"ren inguruko hausnarketatxoa. Esan dezadan aldez aurretik niri gustatu zaidala "Hitza" berria baina, eztabaida sustatze aldera, hona ekarri dut lotura.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]