Loretahur-en blogean (
http://loretahur.blogspot.com/2006/05/da-de-internet.html) irakurri dut maiatzaren 17an Internet eguna ospatuko dela Barakaldon, sarean aritzen ikasteko hainbat ekitaldi eginez. Badirudi gainera euskararentzako ere lekutxo bat utzi dutela, "Euskara sarean" ekitaldi bat ere egingo baita. Harrigarria, ordea, webguneak euskarazko bertsiorako lotura bat eskaini bai, baina honek inora ez eramatea... Webgunea gazteleraz ikusi beharra :-S