Barcamp bat egin behar genuela esaten hasi ginen, zabaldu.com be lekuko izan zen. Eguna jarri, antolatzen hasi eta jendea ari da animatzen.
http://www.barcamp.org/basquecamp gunea ofizialtzat hartuta, ekainaren 7rako zita bat dugu Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean.
Hitzaldirako gaia proposatu dezakezu, musika librea ekarri, filmeak, software libre aplikazio berriak, ikasi nahi duzun hori eskaini... gura duzuna.
ekimen teknologiko partehartzailea izango da.