www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=13096
logaritmo (e)k bidali du duela 486 egun 19 ordu 25 minutu, duela 486 egun 7 ordu 20 minutu argitaratuta
Europako Batasunak dirutza gastatzen du merkatuan saltzen ez den ardoari irtenbidea emateko. Zehazki, 1.300 milioi euro bideratzen ditu ardoaren industriara, eta hortik % 7 krisi-destilazioak egiteko erabiltzen da. Hau da, ardo-soberakinak distilatzeko diru-laguntzak ematen ditu Europako Batasunak. Distilatutako produktua ez da edangarria, eta, beraz, ez dio lehiarik egiten brandyari; aitzitik, industrian erabiltzen da erregai gisa. Autoek ere gero eta gehiago erabiltzen dute erregai hori, ohikoarekin nahasita: bioetanola da.