azken albisteak

Euskarazko Wikipediak azal berria du

Hilabeteetako eztabaidaren ostean, puntuz-puntukako berdiseinu baten ostean eta bozketa amaigabeak bukatuta dagoeneko Euskarazko Wikipediak azal berria du.

Wikipedian bideoak sustatzeko ekimena [EN]

Artikulu gutxi daude bideoekin wikipedian, baina, egoera hau aldatu eta multimediaranzko bidean, wikipedian bideoen presentzia areagotzea helburu duen ekimena da hau, Let's get Video on Wikipedia izenarekin. Informazioa era erakargarri eta intuitibo batean aurkezteaz gain, codec jabedunetatik at dagoen bideo libre gordailu handia ere lortu nahi da, wikipediak bakarrik kode irekiko teknologiak (kasu honetan HTML5 eta Theora) erabiltzen dituela kontuan izanik. Bertan azaltzen da bideoak zelan egin, baita wikipediara zelan igo ere.

3D iragarki bat, betaurrekorik gabe

Publizitate bitxia, saltsa bat iragartzeko. 3 Dimentsioak erabiltzen ditu, baina ez dituzu betaurrekoak beharko.

Librezale berria abian da

[K&I] Software librea euskaraz sustatzen duen Librezale taldea osatzen dugunok webgune berria jarri dugu abian gure jarduerak bideratzeko. Itxura berriturik, webgune dinamikoagoa eratu dugu eta bertan zegoen informazioa eguneratu dugu. Webgune berritua: http://librezale.org/

Applek Txinan haur langileak dituela onartu du

2006an Apple gogor kritikatua izan zen (http://ttiki.com/10989) Txinan langileen oinarrizko eskubideak errespetatzen ez zituzten lantegi erraldoiak izateagatik: lanaldi amaigabeak, soldata lotsagarriak eta abar. Aurten, lau urte beranduago, Applek onartu egiten du Txinan dituen hiru lantegitan haurrak erabiltzen dituela langile bezala. iMac, iPod edo iPad bat nahi duzu? Baina zein preziotan? Bestalde, koltanaren arazoa ere ezin da ahaztu: http://www.ikusimakusi.net/eu/2010/koltana/

[en] Googlek 2 milioi dolar eman dizkio Wikimedia Fundazioari

Googlek Wikimedia Fundazioari egiten dion lehen dohaintza da. Sergey Brin (Googleren sortzaile-kidea): "Interneteko lorpenik handienetakoa dugu Wikipedia".

Akabo Facebook

Mikel Iturbe blogariak Facebook-etik irtetzea erabaki du. "Akabo Facebook", esan du. Aitortu du hasieratik ez zaiola erakargarri egin, baina hausnarketa interesgarria ere plazaratu du sare sozial honetako pribatutasunaren (edo pribatutasun ezaren) inguruan.

KKKP Andoaingo gaztetxean

Animatu bazkari ezberdin batean parte hartzera! Janariarekin batera software askearen erlazionatutako hitzaldi eta tailerrak antolatuko ditugu. Ondo pasatzea, antzeko jendea ezagutzea eta guztiok parte hartzea da helburua. Oraingoan burutuko diren hitzaldiak, OpenSimulation, arduinora sarrera eta audioa sarean netjack2 erabiliz.

Ifreetablet, software librean egindako tablet pc-a

Asko entzun dugu Applek ateratako Ipad-i buruz baina badaude beste alternatibak, eta kasu honetan, software librean egindakoa. Bata eta bestearen ezaugarriak ikusita alde ikaragarria dago Ifreetablet-en alde: tamaina, sistema eragilea, telemedikuntza, domotika, e-learning aukerak eta abar luze bat, baina Applek duen bultzada mediatikoa eta zaletasun itsua nahikoak dira Kordobako Unibertsitateak egin duen proiektu hau baztertuta izateko. Gure esku dago proiektu honen berri ematea gure blogetan, tekno-itxurakeriak irabaz ez dezan.

Espainiako Wikipediako hainbat erabiltzailek Wikimedia-EU bereganatu nahi dute

Wikimedia-ES sortu eta garatzeko bilera egingo da hemendik gutxira Bilbon eta Kataluniako Wikipediatik eu:wpra adierazi dutenez asmoa dute WM-CAT eta WM-EUS sortu eta bi wikipedia hauek azpian uzteko.

UniEncounter VI

Uni Eibar-Ermua institutuak, informatika eta teknologia berrien inguruan hau antotalu dugu. Otsailak 2: ANDROID. esku-telefonokoetako sistema eragilea. Otsailak 3: Informatika irakaskuntzan. Nola irakatsi teknologia berriak erabiliz "materia klasikoak" Otsailak 5: Gazteen eguna. Counter Strike eta Guitar Hero txapelketak Otsailak 9: Eta Politikariek: Alkateek, legebiltzarkideek eta sailburuordeak zer asmo dituzte teknologia berrien inguruan? Otsailak 10: Segurtasunaren eguna. Troyanoak eta Hacking Etikoa.

#irekia ala putxerazoa 2.0 Floren Aoizen gogoeta interesgarria

Interneti buruzko gogoeta da finean Floren Aoizek Gara egunkarian idatzi duena. Internet eta inperioaren interesak. Inperioaren aurka ari direnen sarean. Eta azken gogoeta bat Gasteizko Gobernuaren irekia ekimenaren harira. Putxerazoa 2.0 bezala definitzen du Tafallakoak egoera hori. Interesgarria eta irakurtzeko moduko artikulua. http://www.elomendia.com blogean ere argitaratzen ditu iritzizko testuak Aoizek.

Zutagu ezagutza partekatzeko sare sozial berria

[K&I] Zutagu sare sozial berria sortu du Elurnetek. Hau da, lan egiten dudan enpresak ;) . Zutagu ezagutza partekatzeko sare sozial bat da. Bere helburua, besteekin ezagutza partekatu nahi duten pertsonak bildu eta beraien artean elkartzea da. [Zuzeneko esteka Zutagura: http://zutagu.net/]

Zerbitzu medikuen bilatzaile bat egin du Mondragon Unibertsitateko ikasle talde batek

Mondragon Unibertsitateko ikasle talde batek JakizuMedicalSearch izeneko bilatzaile bat sortu du, bertan euskadiko zerbitzu medikoak bilatu daitezke. Bilaketak web orri batetik egin daitezke eta baita beraiek garatutako Android sistema eragilean dabilen aplikazio batetik ere, mugikorrentzako egina.

Gaztesareak agur esan du

[c&p] Agur esateko unea iritsi da. Ia zazpi urte igaro dira 2003ko martxoaren lehen hartan gure lehen lerroak inguruotan idatzi genituenetik. Ezin esan alferrik pasa diren zazpi urte direnik.
« aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 ... 52 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]