eibar.org/blogak/iturri/461
xuriken (e)k bidali du duela 410 egun 4 ordu 45 minutu, duela 410 egun 4 ordu 3 minutu argitaratuta
Lasarte-Oriako alkate den Ana Urchueguía anderea ageri da bertan. 2007ko uztailean, Nikaraguako Somoto herrian hartutako irudiak omen dira. Telepredikatzaile estiloan oinarritutako diskurtsoa maneiatzen du, Tina Turner latina baten zenbait zipriztinez. Urchueguíak "bere" diruak omen direnak banatzen ditu bertako elkarte eta erakundeen artean, kirol txapelketa baten garaikur banaketa izango balitz bezala.