azken albisteak

Ezker Abertzaleak autodeterminazioaren aldeko indar bilketa egitera deitu du.

Ezker Abertzaleak Josu Muguruza eta Santi Brouard gogoratu zituen atzoko egunean. Goizean lore-eskaintzak egin zituen eta manifestaldia arratsaldean. Bertan berriro ere autodeterminazioaren alde indarrak biltzeko garaia dela azpimarratu zuten. Euren webgunean bideoak eskegi dituzte.

[GAZT] Greenpeacen ekintza Garoñan

Greenpeacek Garoñako zentral nuklearreko sarrera bat blokeatu dute kontenedore batekin. Kontenedoreko bideoak ere jarri dituzte.

Fernando Jauregiren arabera ETArekin negoziatzeko garaia heldu da

Bai, baina zer negoziatzeko? Ez presoak kaleratzea, ez autodeterminazioa ez eta Nafarroan lege aldaketarik ere. Zer da eskaini behar dena? Presoak gerturatu eta "delitu larririk" egin ez duten errefuxiatuei itzultzea erraztea. Eta horrek antza bakea ekarriko du!

EA-k alderdi popularraren (PP) ilegalizazioa eskatuko du [Gaz]

Eusko Alkartasunaren presidenteak, Unai Ziarretak, bere alderdiak PPko zerrendak bigilatuko dituela esan du, "hiltzaile frankista eta faxista bila".

Garzonek atzera egin du Frankismoaren desagertuen auzian

Orain duela aste batzuk hautsak harrotu zituen erabakiaren ondoren, orain Garzon epailea inhibitu egin da Frankismoaren biktima desagertuen auzian, eta lurralde epaitegien esku utzi ditu ikerketak nahiz indusketak. Balizko erantzuleak -Francisco Franco bera, kasu- hilik daudela argudiatu du, besteak beste.

Euskal Errepublika sozialista! Arnaldo Otegi KMn

Txalo bereziak Arnaldo Otegirentzat sartu zenean KMn gela eta ataria lepo beteta. Duela bi urte nazioarteko lekukoen aurrean negoziatzen estatu espainiarrarekin, konturatu zen ezker abertzaleko posizioa oso indartsua zela Europa. Errepresioa itzela dela eta Espainiak ez duela etenik izan frankismoarekin. Zentsura, espetxea, Eajrekin ez dagoela ezer egiterik...

PPk EA ikertuko du ea Alderdien Legea betetzen duen

PPk Eusko Alkartasunaren jarduera ikertuko duen batzorde bat sortuko duela iragarri du, alderdi honek ezker abertzalearen helburu politikoak bere gain hartu edota bere zerrendetan ezker abertzalera lotutako jendea sartzen badu bere aurkako ekintza posibleak zehaztuko dituen txosten bat egingo duena. EAk mehatxuak "antzuak" direla erantzun du.

Jaungoikoa, lege zaharrak eta futbola

Euskal Selekzioa politikarien ahotan egon da azken egunotan Euskadi vs. Euskal Herria borroka dela eta. Eusko Jaurlaritzako sektore nazionalista tradizionalistentzat ordea, eztabaida antzua dela iritzi dute. Euskal nazionalismo anakronistaren orenean al gaude berriz ere?

Espainiako Gobernuak terrorismo eta sexu-delituen zigorrak gogortuko ditu

Gobernuak Zigor Kodea gogortuko duen legearen aurreproiektua onartu du. Terrorismo eta sexu-delituetan izango du eragin handiena. Lehen kasuan, espetxetik atera ondoren 20 urte zaintzapean egotea aurreikusten du. Kartzelako denboraz gain kalean ere (gehiago) izango dituzte zaintzapean.

Politika 2.0?

Politika 2.0ren inguruko hausnarketa egin du Haritz Rodriguezek bere blogean. Benetan politika 2.0 badago, zer da?, Zer esaten digute dela?, Nola beharko luke?, Merezi du 2.0 etiketa jartzea?

(Bideoa) Hedabideen manipulazioa gazteen aurkako errepresioaz

Apurtu.org Nafarroako webguneak azkenaldian Nafarroan hainbat gazteren atxiloketa, inkomunikazioa eta espetxeratzea suposatu duen operazioei buruzko bideoa plazaratu du, herrialdeko hedabideek izandako jarrera azpimarratuz.

Ezker Abertzalearentzat berri ona da EAk PNV burujabetzaren alde ez dagoela esatea

EA PNVrekin ez joatea erabaki du eta Ezker Abertzaleak begi onez ikusi du posizio politiko berri hori. Prentsaurrean gaur laguntza ere eskaini diote autodeterminazioaren aldeko indar-bilketa egiteko.

ETA eta PGP enkriptatze sistema

Ez da kontu berria, baina Vocento taldeko egunkariek aipatu dute berriz gaur erakunde armatuak PGP zifratze sistema omen darabilela bere komunikazioetan, eta gida bat ere idatzi ei duela. Sarean bilaketa ez oso sakona egin dut eta ikusi dut gai errekurrentea dela. Adibidez, hemen: http://ttiki.com/1322 hemen: http://ttiki.com/1323 eta hemen: http://ttiki.com/1324

Mugarik Gabeko Erreportariek (RSF) bi euskal kazetarien aurkako zigorra salatu du

GARAko erradaktore bati eta Argazki Presseko argazkilari bati Iruñako udaletxean ilegalizazioen aurka izan zen protesta bat egotzi zitzaien orain gutxi, albistearen berri ematen ari zirela azaldu eta bere jardun profesionala akreditatu zuten arren. Mugarik Gabeko Erreportariak (RSF) erakundeak salaketa hau gaitzetsi berri du.

EA ez da PNVrekin joango EAEko hauteskundeetara

Eusko Alkartasuna ez da koalizioan joango PNVrekin hurrengo hauteskundetan. Hola adierazi dute gaur komunikabideetara bidalitako prentsa-ohar batean.
« anterior 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 ... 37 » siguiente

Laguntza  |  código: licencia, descargar  |  licencia de los gráficos   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]