www.ikusimakusi.net/eu/2008/jardunaldi-hacktibista-bilbon/
txipi (e)k bidali du duela 214 egun 6 ordu 1 minutu, duela 214 egun 2 ordu 35 minutu argitaratuta
Teknologian eta bere eragin politiko-sozialetan interesaturik gauden pertsona batzuk, datorren larunbatean, Bilbon, bilera bat ospatuko dugu. Helburua, gai hauen inguruan mugitzen diren pertsona guztiak biltzea da: software askea, hacking-a, segurtasuna, kriptografia, e-anonimotasuna, jabetza intelektuala, ziberreskubideak, artibismoa, net-art, adimen artifiziala, kultura librea, etab. Munduko Emakumeak elkarteko lokalean (Fika kalea 5, beheko solairua) izango da. Anima zaitez! ;-)