bilaketaren emaitzak "frankismoa"

Mayor Orejak ez du frankismoa gaitzesteko arrazoirik ikusten (gaztelaniaz)

Beno, bagenekien, ezta? "¿Por qué voy a tener que condenar yo el franquismo si hubo muchas familias que lo vivieron con naturalidad y normalidad? En mi tierra vasca hubo unos mitos infinitos. Fue mucho peor la guerra que el franquismo. Algunos dicen que las persecuciones en los pueblos vascos fueron terribles, pero no debieron serlo tanto cuando todos los guardias civiles gallegos pedían ir al País Vasco. Era una situación de extraordinaria placidez."

ANVk frankismo garaiko kalte-ordainik jaso ez dezan, legea aldatu nahi du PSOEk

Frankismoak bahitutako ondasunak alderdi politikoei itzultzeko 1998an PPk CIUrekin eta EAJrekin adostutako legearen erreforma baliatu nahi du PSOEk EAE-ANVri kalte-ordainik eskatzeko eskubidea ukatzeko. Legearen erreforma gaur hasiko da eztabaidatzen Espainiako Kongresuan, Batzorde Konstituzionalean. Aurkeztutako zuzenketen bidez, atal berri bat sartzea proposatu du PSOEk, hain zuzen, kalte-ordainak eskatzeko baldintza berriak ezartzeko.

Larunbatean 35 urte beteko dira "Txikia" Algortan hil zutenetik

Larunbatean, Eustakio Mendizabal "Txikia" ETA erakundeko kidea, poeta eta euskaltzalea Espainiako Poliziak tirokatuz hil zuenetik 35 urte beteko dira. Itsasondoarrak Algortan Jose Manuel Pagoaga "Peixoto"rekin zeukan hitzordura trenez agertu zenean ingurua hartuta zuen Poliziak eta atzetik ere bazetozen. Bi etakideak korrika hastean tiroka hasi ziren poliziak. Pagoagak ihes egitea lortu zuen baina "Txikia" larri zauritu zuten eta 20 minututan hil zen.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]