irishbasquecommittees.blogspot.com/2006/09/solidarity-with-inaki-in-be...
imamon (e)k bidali du duela 787 egun 8 ordu 31 minutu, duela 787 egun 6 ordu 15 minutu argitaratuta
Inaki De Juanari elkartasuna adierazteko eta espainiar gobernuaren espetxe politika kriminala salatzeko elkarretaratzeak egin zituzten pasa den zapatuan Belfast-en eta Cork-en . Elkarretaratzeak Irish Basque Committees-ek (Irlandako Euskal Herriarekiko Elkartasun Batzordeak) deitu zituen. Honetaz gain 1981ean hamar hildako utzi zituen gose grebetan parte hartu zuten bi preso ohik ere bere elkartasuna adierazi zuten asteazkenean Belfasteko Falls Road-en dagoen Bobby Sands-en muralaren aurrean prentsaren aurrean egindako agerraldian.