bilaketaren emaitzak "ehak"

EHAK ere legez kanpo

Aste berdinean EAE-ANV eta EHAK legez kanpo utzi ditu Espainiako Gorengoak, Euskal Herrian beste alderdi bat gutxiago utziz legaltasunean.

Aurrekontuetan UEMA, ikastolak eta ETArenak ez diren biktimentzako laguntzak bertan behera geratu dira EHAKri esker.

UEMA, ikastolak eta ETAk eragindakoak ez diren biktimei laguntzak Aralarrek Hirukoarekin lortutako akordioan jaso ziren, eta EHAKren babes faltagatik bertan behera geratu dira 2008ko aurrekontuei proposatutako hainbat zuzenketa.

Euskal Herriaren eskubideen alde! Salbuespen egoerari STOP!"

EHAK eta EAE-ANVren jarduera eten dutela salatzeko, manifestazio antolatu dute datorren iganderako alderdi horretako hainbat hautetsik. Bilbon egingo da manifestazioa, igandean; 12:00etan abiatuko da Aita Donostia plazatik, eta Euskal Herriaren eskubideen alde. Salbuespen egoerari stop izango du lelo.

EAE-ANV eta EHAKaren aurkako epaiketa: Ez dago frogarik ANV ETArekin erlazionatzeko

Goizeko saioan, ANV ETArekin, KASekin edo EKINekin harremanetan egon dela esateko aztarnarik ez dagoela esan du Poliziaren aditu batek. Informazio gehiago: http://www.gara.net/azkenak/06/83008/es/La-sola-prueba-contra-ANV-es-su-nexo-ideologico-Batasuna
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]