bilaketaren emaitzak "amnistia"

[33/01 auzia] Fiskalak egin ditu jada akusatuen aurkako zigor eskaerak

Joan Mari Olano, Julen Zelarain eta Aitor Jugo "ETAko buruzagitzat" jo ditu fiskalak. Beste 18 auzipeturen kontra 10 urteko eskaerei eutsi die, AAMko kide ziren heinean etakide zirela iritzita. Beste hiruren kontrako karguak atzera bota ditu: Maitane Mendez, Jorge Arredondo eta Mitxel Sarasketaren aurkakoak. Carlos Bautista fiskalaren arabera, "auzipetuek epaiketan izan duten jarrerak" argiago utzi du "erakunde terroristako kide" direla.

Ez da delitu. Eman atxikimendua 33/01 auzikoei

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako 33/01 auzia dela eta, atxikimenduak emateko orri hau zabaldu dute

BideoaAmnesty Internationalaren bideoa

Amnesty International erakundeak egindako animazio bideo ikusgarria, sinaduraren indarra eta balioa adierazteko. Sinadurak eta konpromiso gehiago ere beharko ditugu Euskal Herrian konponbide demokratikoa bideratu eta gatazka polikoa gainditzeko.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren kontrako epaiketa

18/98aren segidan Amnistiaren Aldeko Mugimenduari tokatzen zaio orain. Espainiako Auzitegi Nazionalak 10na urteko espetxe zigorra eskatzen die 27 herritarri. Bilbon larunbatean egin zuten adierazpenaren testua, argazkiak eta bideoak. Euskal Herriak askatasuna behar du!

Errepresioaren datuak Nafarroan amnistiaren aldeko mugimenduaren arabera

Urtekaria 2007 (http://ia341041.us.archive.org/2/items/2007koUrtekaria/Liburua.pdf) aurkeztu dute Nafarroko "Estatuaren indarkeri" kasuak dokumentatuz. Besteak beste 627 errepidetako kontrol, 1.165 identifikazio, 145 atxiloketa, 19 kartzelaratze, 9 tortura salaketa, 32 polizia karga, 50 astindu, 25 eraso faxista, 50.000 euro multetan, heriotza bat eta dispertsioak eragindako hiru istripu.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]