azken albisteak

Frantziako polizia bat hil dute Paris aldean tiroz, eta ETAri egotzi diote erasoa

Frantziako polizia bat hil dute gaur gauean Paris mendebaldean tiroketan, eta polizia iturriek diote ustezko etakide bat atxilotu dutela. Poliziaren aurka egin dutenetako batek euskaraz hitz egin duela diote iturri horiek, eta horregatik jo dute etakide gida. Dena dela, baieztatu gabe dute.

Basagoiti Otegiri: "Bere buruaz beste egin dezala, edo guk egingo dugu Zuzenbide Estatutik"

Otegik ETAk ezker abertzalearekin bat egiten ez bazuen bere buruaz beste egitea bezalakoa zela esan ondoren Basagoitik Otegiri eskatu dio bere buruaz beste egin dezan edo eurek egingo dutela, "beti ere Zuzenbide Estatutik".

Jon Anza kasua: hipotesien itsasoan itotzen

Antzaren kasua geroz eta ilunagoa, narratsagoa, bihurtzen ari da Tolosan aurkitu zutenetik. Sortu diren hutsune misteriotsuak, zalantza ulertezinak eta galdera zentzudunak, hipotesien itsaso bat eragin dute denon buruetan. Zer gertatu da Jon Anzarekin?

Otegiren kontrako auziko erresoluzioa NBEren aurrean kexa gisa aurkezteko aukera

Otegiren aurkako epaia ONUren ahurrean kexa moduan agertzeko ahalmena agertu du Jone Goirizelaiak. Ea benetan, inork honetan eskua sartzen duen, ez bait dago Euskal Herria pairatzen hari garenaren eskubiderik. http://www.gara.net/paperezkoa/20100305/186414/es/El-castigo-Otegi-puede-derivar-una-queja-ante-ONU

Vaya Semanita La Siete katean

Tira "aldaketaren" parte izan den "umore" saioak, mugaz gaindi, Espainia osoa konkistatu du 'La Siete' 'Telecincoren' bigarren katearen bitartez. Orain Euskal Herrian bizi diren espainolez gain, estatu guztikoek egingo dute irri, euskaldun herrikoiaren eta abertzalearen kontura.

PP, PSE eta UPyDk torturak salatu dituztenen aurka kereila eskatu dute

Rodolfo Ares barne sailburuari otsailean tortura salatu zuten atxilotuen aurka kereila bat ezar dezan eskatzeko bat egin dute Gasteizeko Parlamentuan PP, PSE eta UPyDk. Hiru talde hauek gehiengo absolutua dutenez, ziurra da eskaera hau aurrera aterako dela parlamentuan.

Asel Luzarraga: Nire aurkako akusazioek ez dute inolako funtsik

Larunbatean, otsailak 27, posta elektronikoz Aseli egindako elkarrizketa argitaratu zuten BERRIA egunkarian. Ohikoa denez, Aselek bidalitako erantzunak papereko edizioan genuen espaziora moldatzeko, asko moztu behar izan genuen elkarrizketa, tartean, Aselen esker oneko mezuak. Hona hemen elkarrizketa osorik.

Arrakasta poliziala ala propaganda politikoa? (Gazt.)

Atzo, hainbat komunikabidek Mikel Kabikoitz iruñarra ETAko aparatu militarreko burua zela zioten. Badirudi, ordea, ETAk bart buruzagiz aldatu zuela izan ere, gaur, Rubalcabak aparatu militarreko buruzagia atxilotu dutela dio, Ibon Gogeaskoetxea, hain zuzen ere.

Asel Luzarraga blogariari elkarrizketa

Asel Luzarraga elkarrizketatu dute irratia.com emankizunean. Txilen espetxeratuta egon ostean, etxeko atxiloaldi egoeran dago egun. Txiletik Euskal Herrira egiten duen lehen elkarrizketa honetan, bere egoeraren berri, gertaerak, akusazioen berri eman digu. Umorerik ez du galdu euskal idazle eta blogariak. Gogotsu mintzo da Anarkismoaz, maputxeen eskubideetaz, maitasunaz eta Euskal Herriaz.

Nafargune.info asteko editoriala: Diario de Noticias: ¡cuidadín!

Nafarroako ezker abertzaleak astero editorial bat argitaratzen du www.nafargune.info webgunean. Aste honetan Diario de Noticias-en jardunbide intoxikatzaile eta manipulatzailearen ingurukoa da.

Espainiatik askatuz gero Europar Batasunean jarraituko luke Kataluniak

Standford-eko Unibertsitateko irakasle batek burututako ikerketa juridiko baten arabera, Europar Batasuneko parte diren estatuetako lurralderen bat estatu horretatik independizatuko balitz, lurralde horrek Europar Batasuneko parte izaten jarraituko luke. Egoera hau "barne zabalkuntza" bezala ulertuko litzateke eta, beraz, lurralde horrek bere estatus berria aintzat hartzea eskatu besterik ez luke egin behar. Aukera hau, beraz, Eskozia, Katalunia baita estatu espainoleko beste edozein lurralderentzat ere irekia egongo litzateke.

Joxean Rekondo auzitegian, Hernaniko Udaleko isilpeko informazioa ustez Interneten aideratzeagatik

Joxean Rekondo Hernaniko alkate ohi eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako Hamaikabateko eledunak Donostiako Epaitegian deklaratuko du gaur inputatu gisa, Udaleko isilpeko informazioa Internet bidez zabaltzea egotzita.

Ezker Abertzaleak bere eztabaida prozesua amaitu du

Asteburu honetan Ezker Abertzaleak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Herrialdeko Batzarrak bildu ditu. Azken hilabeteotan Ezker Abertzalearen eztabaida burutu duten 270 herrien ordezkari gisa 600 militante inguruk hartu du parte Herrialdeko Batzarretan. Estrategia politikoa zehaztu eta erabakitzeko Ezker Abertzaleak burutu duen eztabaida amaitutzat eman da Herrialdeko Batzarrak burutzearekin batera.

Guardia Zibilak atxilotu ustezko etakidea ospitalera eraman dute, zaurituta

[k&i] Gizonezko bat atxilotu du Guardia Zibilak Asteasu eta Villabona artean ETAko kide izatea egotzita. Donostiako erietxe batera eraman dute, Polizia iturrien arabera, bere burua zauritzen saiatu delako. Bizikletan zihoala atzeman dute, "ohiko kontrol batean". Ibai Beobide Arza bizkaitarra dela zabaldu dute aipatutako iturriek. Garan: http://ttiki.com/10467

Asel etxe barruko arrestupean dago! #aselaskatu

Gaur goizean Temucon Aseli egindako bista eta gero, etxe barruko arrestatzea delakoa utzi diote. Beraz nahiz eta libre ez geratu, gure laguna epaiketa irten arte bere etxean emango ditu eguna eta gauak, bere neska lagunarekin, bere lagunekin, bere familiarekin... Guztion lanak Aseli espetxe zigorra kentzeko baliagarria izan da. Aske geratzetik hurbilago gaude!
« aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 ... 63 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]