azken albisteak

Parisen egin nahi duten Jai Alai aurreproiektuaren bideoa

Arquitectura - G estudio euskaldun/katalanak Parisen egingo den Jai Alai proiektuaren bideoa egin du. Ikusgarria...

Barack Obamak irabazi ditu AEBko hauteskundeak

Barack Obama hautagai demokratak irabazi ditu Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Presidentzia hauteskundeak. McCainek zorionak emateko deitu egin dio Obamari. Honek urtarrilaren 20an hartuko du Bushen postua.

Herri indigenetako ordezkariak EHn

Herri maia, ketxua, kitxua eta herri guaraniaren ordezkariak Euskal Herrian dabiltza azken hiru asteotan, Garabide elkartearen eskutik, hemengo egoeratik ahalik eta irakaspenik gehien ateratzen. Berria egunkarian eta Argia astekarian izan dira beste. Berriak bideoa egin du haien bisitari buruz, Argiak diaporama herri haien ametsei buruz. (http://www.argia.com/diaporamak/herri-indigenak). Polita beren hizkuntzak entzuteko jarritako aukerak.

Jorg Haider Austriako eskuin muturraren buruzagia hil da istripuan

Jorg Haider, Austriako eskuin muturraren buruzagia eta 90eko hamarkadan ultraeskuindarrek izandako gorakadaren ordezkari nagusia, hil egin da gauean Carintiatik (Austria) gertu, gidatzen ari zen ibilgailuaren kontrola galdu duenean, Poliziaren iturriek jakitera eman dutenez.

Martti Ahtisaari Finlandiako presidente ohiarentzat Bakearen Nobel saria

Martti Ahtisaari Finlandiako presidente ohi eta Kosovoko gatazkako bitartekariak jasoko du aurten Bakearen Nobel Saria, "Athisaarik hiru hamarkadatan hainbat kontinentetan gatazkak konpontzeko egindako ahalegina saritzeko".

[Ing] Petrolioaren prezioa 16 dolar igo da gaur (irailaren 22)

Mende batez eduki dugun jai energetikoa amaitzen ari da. Batzuk oraindik gizadiarentzako konponbidea dagoela uste dute. Beste batzuk badakite (badakigu?) ez dagoela konponbiderik. Ezer gertatuko ez balitz bezala jarraituko dugu. Autorik gabeko egunak ospatzen.

[en] Sarah Palinen Yahoo-ko e-posta pribatuan sartu dira

AEBetako alderdi errepublikarrak lehendakariorde izateko izendatu du Sarah Palin eta geroztik zeresan handia eman du hedabideetan: ultrakontserbadorea izanda bere 17 urteko alaba haurdun zegoela jakin zen aurrena; Alaskako alderdi independentista bateko kide izan zela, ondoren. Orain, bere e-posta kontuan sartu da norbait. Bera ez den norbait alegia...

Manipulazioa argazkilaritzan. Donostiako istiluak

Testuaz gain, argazkilaritzan eskua sartuz gustura gelditu ohi dira zenbait hedabide. Gaurkoan 20 minutos. Merezi du ikusteak, konturatzeko ezer ez dela nahigabe egindakoa izaten.

30 urteetan Estatu Batuek NBEan betoa jarritako ekimenen zerrenda (GAZT)

1972 eta 2002 artean Estatu Batuek NBEan betoa jarritako ekimenen zerrenda. Antzematen patroi edo eredu komun bat?

Euskal autodeterminazioak babesa jaso du Mexikoko parlamentuan

Mexikoko diputatu eta senatariek "Gernika Sarea" babestu dute, ozeanoaren bestaldetik Euskal Herriaren autodeterminazioa exijituz. Parlamentari aztekek gogortasunez salatu dute espainiar estatuaren errepresio politika; gatazka elkarrizketa eta negoziazioaren bitartez konpontzearen alde agertu direlarik.

Errusiako Gobernuak Hego Osetia eta Abkhaziaren independentzia onartu du

Ez dela Gerra Hotzaren beldur adierazi du Medvedevek, Hego Osetia eta Abkhaziaren independentzia berretsi ondoren. Hitler eta Stalinekin alderatu du Georgiako presidenteak Errusiako estatuburua

Venezuela eta Palestinako brigaden kronikak KI webgunean

Uda honetan martxan dauden brigadak beraien esperentziak idazten ari dira Komite Internazionalistaren webgunean.

Evo Moralesekin bideoa

Evo Moralesekin izan da Berriako Ricardo Bajo Herreras eta Evo Moralesekin elkarrizketa mamitsua plazaratu zuten igandean. Bideoa ere plazaratu dute, laburpenarekin.

[KAT] Auzitegi Nazionalak bi gazte katalandar berriro kondenatu ditu erregeren argazkia erretzeagatik

Auzitegi Nazionalak Jaume Roure eta Enric Stern gazte independentistak berriro kondenatu ditu, iazko irailean Gironan erregeren argazkia erreztzeagatik. Bakoitzak 2.700 euroko isuna ordaindu beharko du, edo hamabost hilabete espetxean eman. Azaroan kondenatuak izan ziren, baina katalaneraz hitz egiteko eskubidea ez zitzaien bermatu eta epaiketa errepikatu behar izan zuten.

PKK-k ustez hiru mendizale bahitu ditu Ararat mendiaren inguruan

Iturri turkiar ofizialen arabera, PKK alderdi kurdutarraren adar militarrak hiru eskalatzaile alemandar bahitu Ararat mendiaren inguruan.
« aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]