bilaketaren emaitzak "diaspora"

Iragarki klasifikatuak munduko euskal kolektibitatearentzat

EuskoSare web guneak, munduko euskal kolektibitatearen atariak, iragarki klasifikatuen atala zabaldu du, non munduan zehar sakabanatuta dabiltzan euskaldunen arteko hartu emana sustatzen den. Hainbat aukera dauzka: Erosketa, salmenta eta trukea, bidaiak eta turismoa, lan eskaintza eta eskaria. Iragarkiak euskaraz, gazteleraz, ingeleraz zein frantsesez sar daitezke. Oraingoz iragarki gehienak Euskal Herritik bertatik eta Hego Amerikatik datoz. Ekimen interesgarria benetan.

Boisen (Idaho), alkate euskalduna berriz

Botoen %64rekin bigarren aldiz eskuratu du alkatetza David Bieter abokatu euskal-amerikar demokratak. Jim Tibbs errepublikanoen hautagaiak botoen %36 jaso ditu.

EuskoSarek diasporako gazteriari deialdia luzatzen dio Azkarateko Jauregiaren lanetan jarduteko abuztuaren 1etik 23ra

EuskoSarek, Concordia Elkartearekin eta Behe Nafarroako Azkarateko Udalarekin batera, deialdia luzatzen dio Azkarateko Jauregiaren berreraikitze lanetan jarduteko prest leudekeen munduko Euskal Komitate Globalaren kide diren gazteei. Aurrikuspena da eraikina Diasporaren Nazioarteko Zentro bilakatzea. Azkarateko Udala, Behe Nafarroan Donibane Garazitik gertu dagoen udalerria, bertako jauregian, Larregoien: Diasporaren Nazioarteko Zentroa ezartzeko sustapen lanetan ari da. EuskoSarek ekimen honekin bat egiten du. .
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]