azken albisteak

8,8ko lurrikarak astindu du Txile

Indar handiko lurrikarak astindu du Txile: Richter eskalaren arabera, 8,8koa izan da, eta epizentrotik 317 kilometrora dagoen Santiago hiriburuan nabarmen sentitu dute astindua herritarrek, eta, gainera, argindarrik gabe geratu dira.

[Gazt] 10000 antifaxistek desfile nazi bat eragotzi dute Dresdenen

Gaur Dresden-en (Alemania) desfile nazi baterako deia zabalduta zegoen Alemania eta Europa osoan. 5000 inguru nazi bildu dira bertara baina ezin izan dira tren geltokitik atera kontra egitera 10000 pertsona agertu baitira.

Marcos komandanteordea buru-berokirik gabe

Interneten bolo-bolo dabilen bideoa da. Marcos Komandanteordea lehenengo aldiz buru-berokirik gabe agertzen da kameren aurrean. ;)

Israelen aurkako boikot kanpainaren nazioarteko azken berriak

Santana kitarra joleak bertan behera utzi du Israelen eman behar zuen kontzertua, gauza bera eskatu diote pacbi-tik U2 eta Bonori. Horrez gain, Tel Avivek Ikasleen Nazioarteko Filme Jaialdiari boikota egiteko deia zabaldu dute eta Danimarkako Danske Bank-ek desinbertsioa egin du eta Elbit Systems eta Africa Israel Investments konpainietan zuen inbertsioa eten du, boikot deialdiari eranztunez.

1.200 tona haragi ustel Haitira

Azken egunotan Haitira bidalitako giza laguntzaren kantitateak gora eta behera aritu dira komunikabideak. Estatuak, batak besteak baino tona gehiago eramateko norgehiagokan sartu dira, albistegien lehenengo minutuak eta egunkarietako lehengo orriak okupatuz, “elkartasunaren” argazkian agertu ahal izateko. Baina zalantzarik gabe AEBek irabazi dute lasterketa: 1.200 tona. Hori baita gutxi-gorabehera 15.000 mertzenariok izango duten pisua bakoitzak 80 kilo inguru pisatuko dituela kontuan hartuta.

Georges Abdallah preso arabiar iraultzailea, gose greban euskal presoekin elkartasunez

Georges Abdallah preso iraultzaile arabiarra gose greban dago Euskal Preso Politikoen Kolektiboak garatzen duen borrokarekin elkartasunaz. Lorentxa Gimonen egoera eta Jon Anzaren desagerpena ere salatu ditu.

AEBko Marineek kazetariak Port-au-Princeko aireportutik kaleratu dituzte [gazt]

Haitiko lurrikararen inguruan informazioa ematera iritsi diren kazetariek Port-au-Princeko aireportua zuten "koartel" nagusia. Orain aireportu hori AEBren marineen esku geratu da eta kazetariak kaleratzeko hasi dira.

Palestina, hezkuntza, Israel eta elefanteak, Herriek Bere Eskolaren 38. alean

EHBEk hilabetero egin ohi duen "Herriek Bere Eskolaren" 38. alea Palestinari eskaintzen dio oraingoan. "To Shoot an Elephant" filma oinarri hartuta Palestinako hezkuntza nolakoa den laburbiltzen du, Venezuelak eginiko elkarlana eta Israeli boikoit akademikoa aipatzen ditu.

Haitiko oinazeari buruzko argazki "onenak" El Paisek

Floren Aoiz historilari moduan ezagutuko dute batzuek, politikan jarduna, idazlea, hizlaria, blogaria ere bada... eta begia ere zorrotza du. Hara zelako perla harrapatu duen El Paiseko edizio digitalean. Haitiko argazki "onenak" zirelakoan. Eskertzen dira batzutan horrelako irakurketak, eta salaketak. http://www.elomendia.com bloga egiten du Tafallakoak.

Gazako sarraskiari buruzko To shoot an Elephant dokumentala mundu osoan

Urtea beteko da astelehenean Gazako sarraskia amaitu zenetik. Bertan zen Alberto Arce ere. Eta berriki dokumental bat plazaratu du http://www.eguzkibideoak.info Iruñeako kolektiboaren eskutik. Creative Commons. Urtarrilaren 18an mundu osoko proiekzioa egingo da, ekintza global bat. Euskal Herrian ere asko izango dira To shoot an Elephant dokumentala eskainiko diren areto, gaztetxe, kultur etxe eta tokiak. Ekimen global bat, Euskal Herritik abiatua. Pentsatu lokalki, eragin globalki.

Kuba, Palestina, Irak, Chiapas, Bolivia, Genova, Euskal Herria... Hamaika borroka, borroka bakarra, Gora herriak!!

Orain dela 30 urte, Iraultza Sandinistak piztu zuen itxaropenaren babesean, Euskal Herrian herrialde ezberdinetan zebiltzan tokian tokiko taldeak bildu ziren, Komite Internazionalistak erakundea sortzeko.

'Alakrana'ko tripulazioa askatzen hasi dira

Urriaren 2an Alakrana atunontzi bermearra bahitu zuten piratak tripulazioko kideak askatzen hasi dira, Reuters albiste-agentziak jakitera eman duenez. Tripulazioko 36 kideak ostegunean helduko lirateke Seychelle irletara.

[gazt][Ing] Somaliako piratei bestelako begirada bat

Keniako urak arrainez bete-beterik omen daude. Arrantzaleak batez besteko soldata baino 50 aldiz gehiago irabazten ari dira, harrapatzen duten arrain pilari esker. Kazetariak zergatia galdetzean, denek erantzun bera ematen dute: Piratak. Piratek arrantza-ontzi handiak itsasertzetik urrun mantentzen dituzte.

Alakranako lau arrantzale Espainian atxilotutakoen sendien esku utziko dituzte

Silvia Albes 'Alakrana'ko arrantzale baten emazteak ohartarazi duenez, senarrak deitu dio tripulazioko lau arrantzale Espainiak atxilotutako bi piraten senideen esku utziko dituztela esateko. Lau marinel horiek zozketa bidez aukeratuko omen dituzte.

Komite Internazionalistak-ek 30 urte bete ditu [Bideoa]

Azaroaren 28an jai bat antolatuko du Bilbon. Datu gehiago bere web orrialdean. KI30!
« aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 ... 17 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]