www.ukberri.net/modules.php?op=modload&name=News&file=article&sid=7858
inigo (e)k bidali du duela 227 egun 5 ordu 42 minutu, duela 226 egun 14 ordu 44 minutu argitaratuta
Leioako Udondo gaztetxeak hartuko du bihar, osteguna, 19:00etatik aurrera izango den kultur askeari buruzko hitzaldia. Bertan, Metabolik BioHacklab zenaren partaide ohi eta Euskal Herriko Indymediaren kide ezaguna den Txopi, ideien eta sorkuntzaren merkantilizazioa, jabego intelektuala, copyright, copyleft eta creative commons lizentziak, SGAEk edota MusikHerriak erabiltzen dituzten kudeaketa sistemak, musikarien iritziak, legeak, kanon digitala eta liburutegien kanon berria, p2p sareak eta beste hainbat gaien inguruan solasean arituko da.