azken albisteak

Iruzurra ukatu eta «lintxatze mediatikoa» salatu du Veleiako aztarnategiko arduradunak

Arabako Aldundiak osatutako batzordearen ondorioek «oinarri zientifikorik ez» dutela eta «frogak baino iritziak» izan dituztela oinarri argudiatu du aztarnategiko buru Eliseo Gilek; «erantzukizun politikoak» eskatu eta «neurri administratibo eta legalak» hartuko dituztela iragarri du.

Badator BATBIRALAUren bigarren edizioa

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak BATBIRALAU, Nafarroako euskarazko kultur zirkuitua antolatu du bigarrenez, zenbait erakunde publiko zein pribaturen laguntzaz. Zirkuituak formatu eta kalitate handiko lau emanaldi eramango ditu Nafarroako beste horrenbeste herritara, musika, magia eta antzerkia uztartuz.

Federiko Krutwigen omenezko webgunea sortu dute

Federiko Krutwig idazle eta politikari getxoztarraren omenezko webgunea jarri dute sarean, pentsalariariari lotutako hainbat baliabide bertan bilduz. http://www.gaiak.net ataritik hartutako albistea.

700.000 euroko laguntza jasoko du Junkerak Jaurlaritzatik

Harritu egin zaitu titularrak, albistearen izenburuak. 700.000 euro 3 disko plazarat eta musika munduan zabaltzeko. Kultura saila (Miren Azkarate, PNV) eta etxebizitza saila (Javier Madrazo, IU) dira laguntza adostu dutenak. Eta orain galdera zehatza: -zer egin daiteke 700.000 eurorekin?

Lekeitioko euskal zine eta bideo bilera

Iaz azkena izango zela zabaldu genuen berton. Jarraizea lortu du, eta aurten positiboki egitaraua zabaldu gura genuke. Euskaraz egindako bideo eta zinema lanak. Laburrak eta luzeagoak, dokumentalak eta sormenezkoak. Interesgarria.

Hiper-errealismoa: Ez dira argazkiak, margoak dira

Denis Peterson margolariaren lanak daude lotura honetan ikusgai. Antza, Monet-en ikasle izan omen zen aitonarengandik datorkio abilezia. Oso ezaguna da mundu osoan eta hiper-errealismoaren erakusle nagusienetakotzat dute. Izan ere, bere margoek argazkia dirudite.

Sarrionandiaren olerki bat itzultzeko wiki orrialdea

Wiki honetan Joseba Sarrionandiaren olerki bat ahalik eta hizkuntza gehienetara itzultzeko aukera ematen da. Ezagutzen al duzu bertan agertzen ez den hizkuntzaren bat?

Software Librea eta Web 2.0 irakaskuntzan. III Kongresua. EHU/UPV Leioako Campusean.

Azaroko datorren 19an, 20an eta 21ean software libreak eta web 2.0-k irakaskuntza mundura zelako ekarpenak egin ditzaketen aztertuko da. Kontu hauei buruzko Nazioarteko III. Kongresua antolatu da UPV/EHUko Leioako Campusean.

Mikel Laboak jasoko du aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Abenduaren 23an jasoko du domina. Markel Olanoren hitzetan, Laboa euskal kulturaren ikonoetako bat da eta gipuzkoar guztien omenaldia merezi du.

Euskal Liburuaren gaua

Euskal Idazleen Elkarteak, Euskal Idazleen Elkarteak Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak eta Eiziek Euskal Liburuaren Gaua antolatu dute hilaren 13rako. Ekitadia Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoan izango da, hemendik aurrera urtero egiteko asmoz.

Asteburuko ekintza bandalikoek arriskuan jarri dute Gasteizko Periscopio argazkigintza jaialdia

Periscopio argazkigintza-kazetaritza jaialdiko zuzendari Paco Valderrama "lotxatuta eta nekatuta" agertu da igandeko gauean Andra Zuri plazan bandalo talde batek Reuters agentziaren 200 argazki suntsitu ondoren. Jaialdiak kolpe latza jaso duela esan du, eta Reuters kolaboratzeari uztea pentsatzen ari dela. Gehiago: http://www.gara.net/paperezkoa/20081104/104759/es/La-muestra-Periscopio-danada-madrugada-domingo-ira-vertedero

Diska berriarekin Fermin Muguruzak webgunea berritu egin du

Bere diskografia osoarekin komentatuta, bideo pilo bat...

Junkeraren diskoaren klona osatzeko ekimena

Zabaldun abiatu eta Sustatun hazi den proposamen batetik, hona lehen emaitza: ekimen bat Kepa Junkeraren Etxea diskoaren Etxea2 bertsioa egiteko. Erdaldunek kantaturiko eta soinujoleak musikaturiko kantuen bertsio jatorrizko euskaldunak (originalak ez badira ere) bildu, eta Euskaltubeko audiora igo, etxea2 etiketa jarrita, gero konpilazioa egiteko. Lotura erlazionatuak: http://sustatu.com/1225351742 http://www.zabaldu.com/5003/kepa_junkera_quotharritutaquot_dago_hainbat_jendek_bere_azken_diskoari_egindako_kritikekin/

Udagoieneko Ostera martxan

Udagoieneko Ostera kultur zirkuituaren bederatzigarren edizioa azaroaren batean hasiko da Sondikan, eta Bizkaiko zortzi herri bisitatuko ditu, euskarazko kalitate eta formatu handiko kultur eskaintza zabalduz.

"Shoot the singer" Fermin Muguruzaren bigarren bideoklipa

"Asthmatic Lion Sound Systema" diska berritik hartuta
« aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 ... 28 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]