bilaketaren emaitzak "liburuak"

Bidea aukeratu: internet bidezko nobela

Edozein euskal irakurlerentzako aukera internet bidezko nobela hau irakurtzeko... Herri batetako gazteak nola moldatzen ote dira beraien bizitza guztiz alda dezakeen gertaera baten aurrean? Amaierarik gabea oraindik, baino astero atal bat edo bi zintzilikatuko dira...

iLiad e-book aparailua Iruñeko Leer-e enpresak banatzen du espainiar Estatuan

Tinta elektronikoa darabilen aparailu hau Philipsi lotua dagoen iRex Technologies enpresak sortua da eta, Sonyk atera duen Sony Readerarekin lehian dabil. Aparailu hauek iraultza ekar diezaiekete liburuen industriari, hezkuntzari, egunkariei, etab. espainiar Estatuan Leer-e iruindar enpresak banatzen du: http://www.leer-e.com/

Hasier Etxeberria: Agur liburu, agur

Hasier Etxeberriaren gogoeta liburuen irakurleen gainean. Zenbat irakurle ditu euskarazko liburu batek? 1.000? 2.000? Edo gutxiago? Gogoeta honek, agian liburuak baino irakurle gehiago izan ditzake. Eta egongo da, errua Interneti botako dionik ere....

Abiadura Handiko Trena eta euskarazko liburuak (28 metro eskas)

Abiadura Handiko Trena egiteko erabiliko den dirua, euskal liburuak laguntzeko datuekin konparatu ditu Juan Luis Zabala "Pipi" kazetari eta idazleak. Hiruko erregela erabilita, jakin dugu trenaren 28 metro eskas egiteko beste diru jasotzen duela gure literaturak.

Hemen da Durangoko Azoka

Urtero bezala, eta ohi denez sarean egun batzuk aurreraturik, martxan dago Durangoko Azoka. Aurtengo liburuen katalogoa kontsulta daiteke jadanik. Berritasun moduan aurten txat bat egingo da Eneko Etxebarrieta eta Miyuki Okabarekin.

Liburutegi digitalari sufre usaina dario

Musikarekin ibilitako bidearen antzera: euskarri fisikoa (CD-a) eta produktua (musika) nahastearen beste kapitulu berri bat dakar Joxek bere blogean. Oraingoan liburuekin, paperezko liburua irakurketarekin nahastuz. Erantzun ona ematen du Joxek.

Idazlearen diruak

Oraingoan idazleek liburuen bitartez irabazten duten diruaz ari da alua.mundua.com
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]