bilaketaren emaitzak "kanon"

[gazt] Espainar Gobernuak kaleratu ditu jada aparatu bakoitzeko ordaindu beharreko kanonaren balio desberdinak

Esate baterako, CD bategatik 0,17€ gehiago ordaindu beharko dira, eta DVD bategatik 0,44€. MP3 erreproduzitzaileak 3,10€-ko kanona izango dute. Kultura babesteko omen, bere hedapenean oztopoak jarriz.

Behin bada ere, SGAEk zentzuna erabili du

Espainiar EEEO delakoak, behingoagatik zentzuna erabili du eta kontzertu ongile batetako sarreretatik jaso nahi zuen %10ari uko egin dio. Egile eskubideak dituztenekin hitz egin, ados jarri eta kitto. Hala ere, egile eskubideengatik kobratzeko duen *beharra* gogorarazi du. Honek borondatea dagoenean arazorik ez dagoela frogatzen du, eta SGAEk borondaterik ez duenean aitzakiak bakarrik erabiltzen dituela.

Kanon digitalaren aurkako ekintza burutu da [Irudiak]

Atzo Bilbon, kanon digitalaren aurkako ekitza burutu zen. Bilboko eta inguruetako jendeaz aparte, Bermeotarrak eta Gasteiztarrak ere hurbildu ziren SGAEko egoitza horretara. Kontzentrazioak espainiar kanon digitala pairatzen duten leku gehiagotan ere burutu ziren egun eta ordu berean: http://compartiresbueno.net/index.php/2008/03/03/y-el-2-de-marzo-se-dijo-no-al-canon/

Europako Batzordeak kanon digitalari begirada berria bota nahi dio

Charlie McCreevy komisarioa: "Eskubideen jabeak konpentsatzeko era bat egon behar da, non kanonen bidez, kopia pribatuek sortzen dituzten galerak proportzionalki aplikatzen dituztenak". Kanonak (oraindik) ez dira zalantzan jartzen baina behintzat, sortzen dituzten bidegabekerien inguruko ausnarketa bat ireki da. Informazio gehiago: http://ec.europa.eu/news/culture/080220_1_en.htm

EXGAE, kultura librearen aldeko beste ekimen bat

SGAE eta beste kudeaketa entitateen aurkako lehen aholkularitza sortu berri da Bartzelonan. Atzean hainbat abokatu, elkarte eta talde desberdin daude. Helburua, gai hauetan berezitutako aholkularitza bat ia doan ematea da, herritarrak SGAE eta beste kudeaketa entitateen gehiegikerietatik askatzeko. Gero eta bezero gehiago izango dituztelakoan nago...
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]