bilaketaren emaitzak "bertsoak"

Bertsoak eta lizentziak

Bertsotan bertsoen lizentziei buruz

Telebistako bertsoak, bertsoplaza.tv gunean

Bertsolaritzak gero eta leku gehiago dauka Interneten. Telebistan urteetan zehar gordetako bertsoak, bideoak... orain apurka apurka ikusiko ditugu sarean. Gaika, kronologikoki, historikoak, erreportaiak... kantuan jartzeko beste bertso, bertsoplaza.tv gunean.

Gu ta gutarrak, ikusi, entzun eta gozatzeko

Aspaldian ari dira asteburuetan hemen eta han emanaldiak eskaintzen. Bideoak egiten, abestiak asmatzen, bapatean kantatzen, idatzitakoak erakusten. Guk asteburuan izan ditugu gutarrak gurean. Eta herrian giro itzela sortu zuten barikuan. Orain herriko weblogean irakurri, ikusi eta gozatu dugu berriz ere gaztetxeko emanaldia.

Agur gu ta gutarrak! Despedidea

Gora gu ta gutarrak! Azken urte honetan plazaz plaza ibili zaizkigu. Bertsoa eta musika uztartzen, bloga eta bideoak. Eredugarri bilakatu dira, lehen bezala orain. Hizkuntzarekin jolasean, bideoan grabatuz, lagunak gonbidatu eta asterik aste blog arrakastatsu bat sortu dute. Egin dute despedidea! Durangoko Plateruenean, eta joan egin dira.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]