bilaketaren emaitzak "azoka"

Durango Azokaren Kartela

Durangoko Azokaren kartela jada kalean dago, lehiaketa irabazi duen kartela "Jantzi Euskara", espero dut denok gustoko izatea. Seguru nago harritu egingo dizuela kartelak :D

Apirilaren 21ean egingo dira Bilboko eta Donostiako Liburu Azokak

Liburuaren Nazioarteko Eguna apirilaren 23an (datorren igandean) bada ere, apirilaren 21ean (ostiralean) egingo dira Donostiako eta Bilboko Liburu Azokak. Gasteizen berriz, larunbatean (apirilaren 22an) egingo dute. Iruñean ez dute azokarik egingo, baina ostiralean %10 merkeago erosi ahalko dira liburuak dendetan.

Durangoko Azoka eta euskaldunen buztan luzea

Euskal ekoizpenaren geroa: digitalizazioa

Musikherria Durangoko azokaz kezkaturik

Interesgarriak gogoetak. Baina badirudi azokaren inguruko eztabaida ez dela pizten. Denok aipatzen dugu, baina inork ez dio gaiari oratzen. Kulturaren merkantilizazioa? Eztabaida interesgarria duda barik.

Astronomia ikasketak Durangoko Azokan

Hasieran puntu definiezin bat baino ez zegoen. Zientzialariei ez omen zaie sobera falta Big Bang-aren prozesu osoa lotzeko, baina hasierako partean dituzte zailtasun handienak. Edonola ere garbi dagoena da Elkar Banaketa gertatu zela. Sakabanaketa, batasunetik aniztasunera, hetereogeneitatea, pluraltasuna. Antzina uste zen Elkar Jainkoa zela, kosmosaren zentroa, beranduagoa Elkar mundu bihurtu zen.

Nola erakutsi euskal kultura gure kaleetan, gaztetxeetan, lokaletan... garatutako sorkuntza lanak erakutsi gabe?

Durangoko liburu eta disko azoka euskal kulturaren urteko erakuslehio nagusia izaten da. Gaztesareak eta Xirikak, aurten ere, deialdia luzatu dio gazte mugimenduan ari direnei eta gazte sortzaileei euren lanak Durangora eraman ditzaten.

Durangoko Azokaren jarraipen berezia egingo du Eusko Ikaskuntzak

Eusko Ikaskuntzak Durangoko Azokaren jarraipen berezia egingo du EuskoSareren web gunean sortu berri duen blogaren bitartez. Ekitaldi gehienen kronikak, elkarrizketak, bideoak, argazki galeriak, etab luze bat aurkitu ahal izango dira han. Stand berezi bat jarriko dute horretarako azokan bertan, irekia, non protagonistekin hizketaldiak eta elkarrizketak egingo dituzten.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]