www.ukberri.net/modules.php?op=modload&name=News&file=article&sid=7858
inigo (e)k bidali du duela 32 egun 13 ordu 40 minutu, duela 31 egun 22 ordu 41 minutu argitaratuta
Leioako Udondo gaztetxeak hartuko du bihar, osteguna, 19:00etatik aurrera izango den kultur askeari buruzko hitzaldia. Bertan, Metabolik BioHacklab zenaren partaide ohi eta Euskal Herriko Indymediaren kide ezaguna den Txopi, ideien eta sorkuntzaren merkantilizazioa, jabego intelektuala, copyright, copyleft eta creative commons lizentziak, SGAEk edota MusikHerriak erabiltzen dituzten kudeaketa sistemak, musikarien iritziak, legeak, kanon digitala eta liburutegien kanon berria, p2p sareak eta beste hainbat gaien inguruan solasean arituko da.