bilaketaren emaitzak "tropela"

Lanera bueltan, Vuelta!

Jada ireki dute tropela.net-en Espainiako Vueltaren kiniela egiteko epea. Abuztuaren 30ean hastekoa da Granadan taldekako erlojupekoarekin, beraz, ez utzi azken egunerarte eta gogoratu "zabaldu"ren tropeltxoan izena ematea. Zorte on guztiei!

Tourra abian da Tropela.net-en

Tropela.net-ekoek martxan jarri dute jadanik tourreko porra. Partehartzea doakoa da. Gainera sariak daude.Oso erraza da bertan parte hartzea, soilik erregistratu eta ondoren txirrindulariak aukeratu, besterik ez. Gainera "zabaldu" izeneko tropeltxo bat sortu dugu, bertan zabaldun parte hartzen dugun guztiok geure artean tropeltxo bat egin dezagun. Animatu zaitezte!!!!

Hau da hau destropela!

Nork korrituko du Tourra? Goardia Zibilaren dokumentuek hainbat txirrindulari izen-deiturekin izendatzen omen dituzte, Fuentes doktorearen odol eta dopin eskandalua. 58 omen, diote hedabide gehienek. Gainera, T-Mobile taldeak Oscar Sevilla eta Jan Ullrich kanporatu ditu, eta badirudi antolakuntzak Joseba Beloki, Francisco Mancebo eta Ivan Bassori ere ez dietela parte hartzen utziko (http://www.marca.com/edicion/marca/ciclismo/tour/es/desarrollo/666353.html). Nola amaituko da guztia?

Tropela.net 2 urte eta lehiaketa berria

Bi urte betetzearekin bat, Euskal Herriko Itzulirako izena emateko epea ireki dute.

Tourreko lehiaketa martxan tropela.net-en

Orain dela egun batzuk jarri zuten martxan Tropela.net-ekoek Tourrerako kinielak egiteko aukera, baino gaur bertan konturatu naiz. Sari potoloak dituzte gainera aurtengoan: http://www.tropela.net/sariak.php Anima zaitezte eta gogoratu "zabaldu" tropeltxoan izena ematea ;)

Tourra hasi aurretik egin ezazu kiniela tropela.net-en

Bihar 15:00-tan amaitzen da tropela.net-en kiniela egiteko aukera. Dagoeneko 5709 kiniela egin dira. Egin ezazu zeurea eta "zabaldu" izeneko tropeltxoan izena eman. Zorte on guztieri!!!!

Tropela.net-ek 3 urte bete ditu gaur. Zorionak guztioi!

Tropela Elkarteak hiru urte bete ditu. Zorionak guztioi!
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]