bilaketaren emaitzak "tourra"

Hau da hau destropela!

Nork korrituko du Tourra? Goardia Zibilaren dokumentuek hainbat txirrindulari izen-deiturekin izendatzen omen dituzte, Fuentes doktorearen odol eta dopin eskandalua. 58 omen, diote hedabide gehienek. Gainera, T-Mobile taldeak Oscar Sevilla eta Jan Ullrich kanporatu ditu, eta badirudi antolakuntzak Joseba Beloki, Francisco Mancebo eta Ivan Bassori ere ez dietela parte hartzen utziko (http://www.marca.com/edicion/marca/ciclismo/tour/es/desarrollo/666353.html). Nola amaituko da guztia?

Txirrindularitza eta literatura

Pipiren bloga, Inon izatekotan gailurrean dago jada. Liburu bat, etapa bat. Garaipena eta dopina, nobela eta arrakasta irakurriko dituzu azken mezu honetan.

Tourreko lehiaketa martxan tropela.net-en

Orain dela egun batzuk jarri zuten martxan Tropela.net-ekoek Tourrerako kinielak egiteko aukera, baino gaur bertan konturatu naiz. Sari potoloak dituzte gainera aurtengoan: http://www.tropela.net/sariak.php Anima zaitezte eta gogoratu "zabaldu" tropeltxoan izena ematea ;)

Tour bat zure minari (25 mezu)

Poesia liburua -Lur bat zure minari, Jose Luis Otamendi, Susa- baliatu du, blogean egunero egunero idazteko. Tour bat zure minari irakurri dugu azken 25 egunetan. Egunero idatzi, egunero irakurri. Ariketa polita izan da, literaturak badaki bizikletaz... guk bizikletan baino hobeto beharbada.

Iban Mayok positibo eman du Frantziako Tourrean

Saunier Duval taldeak jakinarazi duenez Uztailaren 24ean egindako kontrol batean Iban Mayok positibo eman du EPOrekin.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]