www.ukberri.net/modules.php?op=modload&name=News&file=article&sid=7870
inigo (e)k bidali du duela 238 egun 4 ordu 12 minutu
Itzubaltzeta / Romon aurkeztu dute bertako auzokideek sorturiko Fred Weis Bilbao Basketen peña berria, Bilbao Basketek duen laugarrena eta Bilbotik kanpo sortu den lehenengoa. Hitzorduan izan dira peñako hogei kideak, saskibaloiaren dozenaka eta dozenaka jarraitzaile, 2 metro eta 18 zentimetro garaiera duen Fred Weis pibot frantsesa bera eta ezta Bilbao Basket beste kide asko ere, besteak beste, Marko Banic, Javi Salgado santutxuarra, Marcelinho Huertas eta Paco Vazquez jokalariak eta Jon Davalillo klubeko presidentea.