bilaketaren emaitzak "rasmussen"

Rasmussen, Tourretik kanpo

Sinkewitz etxera, Moreni eta "Vino" ere. Orain Rasmussen. Contador bera ere susmagarri. Astana, Cofidis eta, agian Rabobank osoa ere Tourretik kanpo. Ze demontre gertatzen ari da txirrindularitza munduan? Rasmussenek Tourra irabazi behar zuenean bere taldeak biratik kanpo uzten du. Norbaitek zerbait ulertzen al du? Tristea gero kirol zoragarri honekin gertatzen ari dena!

Rasmussen lasterketatik at; Zubeldia bosgarren

"L'Equipe"k jakinarazi duenez, Rabobank taldeak Rasmussen (Tourra Euskal Herritik igaro den egunean garaile, eta sailkapen nagusian lehenengo zena)lehiaketatik kanpo utzi du, barne arauak hautsi dituelakoan. Antza denez, Tourra hasi baino lehen egon den tokiari buruz gezurra esan zion taldeari. Mexikon zegoela esan arren, Dolomitetan omen zegoen. Taldearen susmoak piztu ei ditu horrek bere "garbitasunaren" inguruan. Bien bitartean, Rabobank taldeak Tourrean darrai. Contador lider, Zubeldia bosgarren sailkapen nagusian.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]