azken albisteak

Futbol jokalarien ekimenak ehundaka kirolarien atxikimendua

Izena baino gehiago omen dago jokoan. Ehundaka Euskal Herriko jokalari agertu da 165 futbolarien agiriaren alde. Pilotariak, arraunlariak, mendizaleak, herri kirolariak, futbolariak, eskubaloikoak, saskibaloikoak.... denetarik zerrenda amaigabe batean.

Jesulik Malagaren kontrako partida galtzeagatik kobratu zuela aitortu du

Andaluziako taldeak Lehen Mailarako txartela lortu zuen horrela eta Tenerife taldeko jokalari ohiak 6.000 euro kobratu zituen trukean. Erositako partida hartan 2-1 gailendu zitzaion Malaga Teneriferi, Realaren igotzeko aukerak murriztuz. Realaren helburua partida horretan iruzurra egon zela frogatzea da.

Adierazi zure elkartasuna euskal jokalariei

Euskal jokalariek sekulako gola sartu berri dute. Ekimen zabala, anitza, kolore guztietakoak batu dira Euskal Herriko selekzioa aldarrikatuz. Kontra daudenei mikrofono guztiak zabaldu dizkiete... eta guk zer? Elkartasuna adierazi diezaiegun, berotasuna... aupatu dezagun bere jokaldi hau.

165 futbolarik "Euskadi" izenarekin jokatzeari uko egin diote

Euskal Herriko selekzioaren izena "Euskadiko selekzioa" izenera aldatu zutenean iskanbila sortu zen. Orain 51 jokalari ezberdinek manifestu bat sinatu dute "Euskadi" izeneko selekzioan jokatuko ez dutela esanez.

Euskadi vs Euskal Herria

Euskal Herriko selekzioari izena aldatzeko Euskadiko Federazioak duen asmoaren aurrean hasi da jendea zuzpertzen.

Real Unionek Real Madril garaitu du

Real Unionek Real Madril kaleratu du Espainiako Kopatik, partida amaitzear zela Eneko Romok sartutako golari esker. Final-zortzirenetan izango da Irungo taldea, taldeko lan ikaragarria egin ondoren.

Euskal Herriko futbol selekzioa desagertarazi nahi?

Iaz Catalunyaren aurka San Mamesen jokatu zen Euskal Herriko selekzioa. Anasagasti eta Urkulluri ez omen zitzaien gustatu nonbait. Eta aurten presioa egin dute. DEIAk -eta Noticias taldeko gainontzekoek- filtratu duten albistean Euskadi agertzen da selekzio gisa. Federazioak ez du txintik esan. Euskal selekzioarekin izendatzen dute bere webgunean http://www.eff-fvf.org/pub/noticiaAmpliada.asp?idioma=eu&idnoticia=455&gruponoticia=11 Bitxikeria dirudien arren, atzean bada zerbait. Asko.

Espainiar prentsak ezin du irentsi Euskaltel-Euskadiko nafar bat liderra izatea

Argazkirik ez. "ABC", berdintsu: http://www.abc.es/20080908/deportes-ciclismo/avermaet-vence-novena-etapa-200809081813.html. "El Mundo"rena oraindik politagoa da: "Egoi Martínez, líder regalado" diote bertan (http://www.elmundo.es/elmundodeporte/2008/09/08/ciclismo/1220864107.html). "La Razón"ek argazkiak erakutsi dizkigu (http://www.larazon.es/65491/noticia/Deportes/Egoi_Mart%EDnez,_nuevo_l%EDder), baina ez ezazue galdu behean gehitu dutena: "A Egoi le regalan el liderato".

Kinielak egiten!

Asteburuan Orion nahiz Castron gertatutakoa ikusi ondoren, begi eta erloju guztiak ostegunera begira daude. Logikak hainbat gauza ziurtzat jotzen ditu, baina historiak erakusten du ziurrak gauza gutxi direla Kontxako badian.

Eusko Jaurlaritzak euskal ordezkaritza Pekingo joko olinpikoetan egotea galarazi du

ESAIT eta Euskal Wushu-Kung Fu- kirol taldeak prentsaurrekoa eskaini dute Eusko Jaurlaritzako jarrera kritikatuz. Beren hitzetan nahikoa zen Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak sinadura bat ematea Pekingo joko olinpikoetan selekzio ofizial gisa parte hartzeko.

Tom Boonenek kokainan positiboa eman omen du

Tom Boonenek airea baino zerbait gehiago arnastu duela dirudi Belgikako itzulia hasteko 3 egun falta zirelarik. Estekaturiko albisteak zurrumurrutzat duen arren, beste albistegi batzuek egiazkotzat jotzen dute berau. Albistea gazteleraz 20 minutosen: http://www.20minutos.es/noticia/387704/0/boonen/positivo/cocaina/

Alavesek luzapenean buelta eman dio markagailuari

Alavesek luzapenean bi gol sartu ondoren markagailuari buelta eman eta Errealari irabazi dio (3-2). Alaves 2.B mailara jaistetik, bigarren mailan mantentzeko aukera izatera pasa da. Errealari berriz, lehen mailara igotzeko aukerak murriztu zaizkio.

Baskoniak ACB liga irabazi du

Gasteizko taldeak bere bigarren ACB liga irabazi du F.C. Barcelonaren aurka. Hiru partida behar izan dituzte titulua eskuratzeko.

Hil egin da Iñaki Otxoa Olza

[K&I]8:45ean zendu da, Annapurnan. 7.400 metrora zegoen. Ondoeza izan zuen duela bost egun.

Iñaki Otxoa mendizale iruindarra arrisku larrian

Egun batzuk galduta pasa eta gero Iñaki Otxoa mendizale iruindarra bizirik dagoela konfirmatu da nahiz eta oso egoera larrian eta erreskaterako oso toki zailean dagoen. Informazio gehiago gazteleraz hemen: http://www.diariodenavarra.es/20080522/deportes/horas-clave-rescate-ochoa-olza.html?not=2008052202405999&idnot=2008052202405999&dia=20080522&seccion=deportes&seccion2=masNavarra&chnl=20
« aurrekoa 1 2 3 4 5 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]