azken albisteak

[Gazt] Zergatik esaten da Everest zirku bat bihurtu dela?

Edmun Hillary edo Juanito Oiartzabal bezalako mendizale ezagunek behin baino gehiagotan esan dute "Everest zirku bat bihurtu dela". Artikulu gogor baina interesgarri honek iritzi honen zergatiak azaltzen ditu. Oharra: nahiko testu eta argazki gogorrak daude bertan.

1. Ondarruko Montanbaik KKtzan

Montanbaik ibilbide bat egiteko eskuorri kuriosoa.

Buruz-burukoan lehen txapela Iparraldera!

Garaipen zoragarria eskuratu du Sebastien Gonzalez Azkaingo pilotariak. Panpik eta Xalak erakutsitako bidetik, lau t'erdikoaren finala poltsikoan sartu du. Buruz-buruko baten lehen txapela ekarri du Iparraldera Azkaigo aurrelariak. Finala azkara izan da. Martinez de Irujo faborito atera da, eta partida indartsu abiatu du Iberoko pilotariak. Izan ere, Gonzalezek buelta eman dio partidari, 22-18 irabazi arte.

Real Madril Lagun Aroren aurkako lagunarteko partida ez jokatzea aztertzen ari da, Kilometroen aldekoa delako

Marca kirol egunkariak gaurko alean argitaratu duenez, Real Madril Lagun Aro GBCren aurkako lagunarteko partida ez jokatzea aztertzen ari da hori Kilometroen aldekoa delako. "Taldearen aurkezpeneko partidan jokatzeko eskatu ziguten eta guk baietz esan genuen, baina ez dugu onartuko partida hori asmo politikoekin erabiltzea", adierazi du Antonio Maceiras Real Madrileko zuzendariak.

[ES] Mikel Astarlozaren kontraanalisiak ere positibo eman omen du

Oraindik UCI-k emaitza ofizialki eman ez duen arren, badirudi albiste txarra datorrela Mikel Astarloza eta Euskaltelentzat. Mikelek dena ezeztatu zuen behin eta berriz. Zer gertatu ote da?

100 metro 9,58 segundutan

Naturak espezie bakoitzari bere doaiak ematen dizkio bizirauteko. Larruaren kolorea, ikusmena, giharrak, hezurdura bereziak… eta halako hainbat ezaugarrik berebiziko garrantzia dute eguneroko bizitzan. Hautespen naturalean garaile ateratzeko ezinbestekoak. Usain Boltek zer gosaltzen du egunero ordea, horrelako abiaduran korrika egiteko…

Reala. Mendeurrena. Ertzainak?

Ertzainak realzaleen festara atxiki dira. Beraien erara. Eta mendeurrenaren plazan gainera.

Mugarik Gabeko Ekintzaileen ekintza Berlingo atletismo mundialean

Larunbatean Berlingo atletismo mundialean euskal ekintzaile batzuek egindakoa azaltzeko weba da hau. Bideoak eta argazkiak daude. Azalpenak lau hizkuntzatan ere bai. Euskal Herrian eta Saharan bakea eta konponbidea eskatzeko jarri zituzten pankartak estadioan inaugurazioan.

Athletic-Tromso, euskaldunak eta samiak

Athletic.en European League.ko futbol partidak datoz abuztu amaieran: 20an San Mamesen,27an Tromsoko Alfheim Stadionen. Norvegiako iparraldean dago Tromso zoragarria, ez da prezeski hiri samia (laponiarra) baina biztanle sami ugari ditu, eta futbol taldean ere jokalari samiak daude.

Mikel Astarloza: “Nahiz eta negatibo eman, jada ez dut sistema honetan sinisten”

Mikel Astarloza Euskaltel taldeko txirrindulariak Amara Plaza Plaza hotelean eskainitako prentsaurrekoan bere errugabetasuna aldarrikatu du. Hautsak harrotu ditu pasaiarraren ustezko doping kasuak.

Mikel Astarloza lizentziarik gabe, ustez EPOarekin positibo eman ostean

Tourreko Martigny eta Bourg Saint Maurice arteko hamaseigarren etapa irabazi zuen. Sailkapen nagusian hamaikagarrena izan zen. UCIk lizentzia kendu dio, ustez, lehiaketaz kanpo, ekainaren 26an egindako kontrol batean EPOarekin positibo eman duelako.

Euskadiko Kutxa da Baskoniaren babesle berria, 2013ra arte

Tauk atzo jakinarazi zuen 22 urte eta gero Gasteizko klubeko babesle izateari utzi diola. Baina jada badu babesle berria talde Gasteiztarrak, Euskadiko Kutxa

Eskerrik asko Mikel, ikaragarria egin dek!

Nik uste dut telebistari begira geunden guztion bultzada ere somatu zuela Mikelek azken 2 kilometroetan. Aspaldi ez nuen horrelako pozik sentitu. Eskerrik asko zure ahalegin eta eskuzabaltasunagatik.

Freire eta Deanek perdigoi tiroak jaso zituzten Tourrean

13. etapako 165. kilometroan jaso zituzten tiroak. Freirek eta Deanek ez dute Tourra utzi halere.

Euskal Herria 3. Eskozian egindako nazioarteko futbol txapelketan

Ekainak 27an, Green Brigadek, Glasgow Celtic taldearen supporter taldeak, arrazakeriaren aurkako nazioarteko futbol txapelketa bat antolatu zuen Glasgown, Eskozian. 14 taldek parte hartu zuten: Celtic supporter talde batzuk, Afrikar errefuxiatu talde batzuk: Kamerun, Sudan, Zinbabwe besteak beste, errefuxiatuen aldeko talde batzuk, Eskoziako nesken ligako talde txapelduna, eta Euskal Herria
« aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]