bilaketaren emaitzak "zubieta"

Loretopetik (XVII) Errausketa ez da bidea

Errausketaren inguruko norbere iritzia lantzen laguntzen duen post-a.

Errauskailua Zubietako Artzabaleta lursailean jartzea erabaki du Donostiako Udalak

[K&I] Udal Gobernuak errauskailua Zubietako Artzabaleta gunean jartzea erabaki zuen atzo, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Udaleko Plan Orokorraren bulegoko teknikariek egindako txostenak aztertu eta gero. Behin betiko erabakia, dena dela, Udalbatzak hartu beharko du, 2007ko lehen udalbatzarretako batean.

Izututa gaude

Zubietako eskola txikiak antolatuko du aurten Gipuzkoako Eskola Txikien festa, ekainaren 10ean. Aspaldi ari dira gurasoak festa hori prestatzen: kamisetak, bloga, programazioa... Lanpetuta dabiltzan guraso horiek, ordea, badute beste buruhausterik; Zubietako eskola txikitik 1180 metrora erraustegia eraiki nahi dute eta Zubieta herri txikiaren landa-bizitza eta haurren osasuna arrisku larrian daude. Hori salatzeko eta hiri hondakinen kudeaketa alternatiboak lantzeko eskatu nahi diete politikariei larunbateko Donostiako manifestazioan.

Zubieta SOS bloga, errauskailua gelditu daitekeelako

Zubieta SOS blogak errausketaren inguruko eztabaida sortu nahi du. Gaiaren inguruko dokumentazioa eta hedabideetan egindako jarraipena bilduko dituzte bertan. Euskaraz bizi da bloga, baina biltzen dituen informazioak jatorrizko iturriaren hizkuntzan eskainiko dituzte.

Zubietako errauste planta egitearen aurkako manifestaziorako deia egin dute hilaren 14rako

Zubietan egin nahi duten errauste planta bi kilometrora baino hurbilago izango dute Usurbil, Lasarte-Oria eta Zubietako 25.000 bizilagunek. Zubieta Lantzen, Usurbil Bizirik eta Lasarte-Oria Bizirik herri plataformek gogor salatu zituzten agintari eta arduradun politikoak, herritar guztien gainetik, «kosta ahala kosta», errauste planta egin nahi dutelako. 'Errausketa ez da bidea. Erraustegirik ez, ez hemen ez inon' manifestazioa abiatuko da Usurbilgo plazatik, urtarrilaren 14ko eguerdiko 12:00etan.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]