www.txorionak.org/node/363
Itxaspe (e)k bidali du duela 229 egun 11 ordu 30 minutu, duela 229 egun 4 ordu 29 minutu argitaratuta
Gasteizko gaztetxeak prentsaurrekoa eskaini du bere 20. urtemuga ospatzeko egingo diren jarduerak aurkezteko. Era berean gaztetxearen zilegitasuna azpimarratu dute, herritarrengandik sorturiko proiektua izanik. Udaletxeak bultzaturiko PERIaren mehatxuak jarraitzen duela azpimarratu dute, eta orainarte bezela lanean jarraitu dutela esan. Azkenik gogorarazi dute aurten Hala Bedi irratiarekin batera urtemuga ospatzen ari direla Txorionak ekimenarekin.