azken albisteak

Elkar sarea eta Etzazu Mundua Jan

Gaur egungo nekazaritzako elikagaien ereduaren alternatiba praktiko bezela "ELKAR SAREA" - Elikadura Subiranotasunerako kotsumo solidario sarea, aurkeztuko dute Mugarik gabeko Albaitariak - VSF, EHNE eta Ekologistak Martxan taldeek. Beste mundu bat posible delako, elikagaien eredu burujabe baten garaia da!

Usurbilen osasuna atez ate

Usurbil izango da Euskal Herriko lehenengo herria hondakinen atez ateko bilketari ekingo diona. Zabortegi zaharrak eta errauste plantak toxikoak gainditzeko lehenengo urratsa da, hondakinen %80a birziklatzeko aukera ematen duelako. Egun %20a soilik birziklatzen da.

bilbohiria.com eraberritua, Zabaldu eta guzti

Egunotan Bilbo Hiria irrratiaren webgunea eraberritzen ibili gara. Instalazioa eguneratu eta itxura berria ezartzeaz gain, Zabaldu eta bestelako markagailuetarako loturak ezarri ditugu. Creative Commons lizentzia ere ezarri dugu Wordpress darabilen webgune honetan.

Ertzaintza eta Goenkale

"Sarri agertzen dira ETBko saio honetan ertzain ausartak gaizkileak galdeketatzen, defentsarako berme txikienik eta abokaturik gabe, baina aste honetan pasa egin dira."

Beste emakume baten aurkako sexu erasoa Donostian [Gazt]

Emakume batek sexu eraso bat jasan zuen atzo Donostiako Erribera auzoan. Azken hilabeteotan mota honetako erasoak ugaldu egin dira Donostian.

Ijitoen ezkontza harrigarria Urretxun

Aspaldidanik ezkontza batek ez zuen halako ikusmira sortu. Ijito ezkontza bat. Bi eguneko iraupena izan zuena ostiraletik larunbatera. Argazki pila bat Otamotz.com-en.

BBVAk ez du ikertu duenaren berri eman nahi [gazt]

Familia eredu ezberdinen haurrek jasotako heziketa eta garapen psikologikoaren inguruko azterketa bat egin dute Euskal Herriko eta Sevillako Unibertsitateek elkarlanean. Ikerketa BBVA fundazioak eta Cambridge unibertsitateak bultzatu dute baina BBVAk ez ditu emaitzak kaleratu. Gustatu ez zaizkiolako ote da? Blog honetan ikerketan parte hartu duen baten gogoeta...

AHTaren lanek orain 350 urte eraikitako baserri bat eraitsiko dute Abadiñon

Durangaldeko AHT Gelditu Elkarlanak Abiadura Handiko Trenaren lanek 350 urtetako baserri bat eraitsiko dutela eta XIX. mendeko galtzada bati eragingo diotela salatu dute. Harizti eta pinudi ugari ezabatzen ari direla ere esan dute.

BESTE gizonezko bat atxilotu dute Bilbon, oraingoan emaztea leihotik botatzen saiatu delakoan

Emakumeen aurkako indarkeriaren beste adibide bat. Leihotik botatzen saiatzeaz gain, tratu txar psikologikoak eta mehatxuak egin dizkio. Beste bat.

Berriak webgune berria aurkeztu du

Berriak webgune zeharo berritua aurkeztu du. Besteak beste, orain albisteen inguruko iruzkinak emateko aukera dago eta baita BerriaTB izeneko bideo-biltegia.

Neska gazte bat bortxatu dute Bilbon

Ostiral goizaldean Bilbon, 05:30 aldera, etxera bidean zihoala bidez nahastu, eta ustez laguntza eskaintzera hurbildu zitzaion gizonezko batek bortxatu egin zuela salatu du ertzainen aurrean Gasteizko emakumezko gazte batek. Bilbon astebetean jazotzen den era horretako bigarren jazoera da hau.

Nafarroako hedabideek euskara sustatzeko laguntzak bana ditzala exijitu diote gobernuari

Euskararen Legeak 22 urte betetzeaz gain, Euskarabidea sortu den urte berean, Nafarroako Gobernuak aurrekaririk gabeko neurria hartu eta, ekonomia krisiaren aitzakian, erabat blokeatu du hedabideetan euskararen erabilera sustatzeko aurreikusita zeuzkan 310.000 euroko poltsa. Horrek kinka larrian jarri ditu Nafarroako euskarazko hedabideak, eta haietako askoren biziraupena kolokan utzi du.

Lau gizonezkok egindako sexu eraso baten ondorioz, erietxean dago 17 urteko neska bat

Igande goizaldean gertatu zen erasoa Bilbo inguruko landa inguru batean. Hiru mutil atxilotu ditu Ertzaintzak erasoan parte hartu zutelakoan, eta laugarren baten bila dabiltza. Zenbait iturriren arabera, neska oso larri dago.

AHTak eragindako desjabetzak atzeratu egin dira Iurretan

Gaur goizean Iurretan Abiadura Handiko Trenerako desjabetzen akten altxamendua deituta zegoen. Berrogei pertsona inguru hurbildu dira horren aurka egiteko.

Kazetaritza 3.0ren oinarriak

Mahatsorri baten hausnarketa kazetaritza 3.0ren inguruan, Onintza Iruretak lehengoan ARGIAn idatzitakoaren harira. Zertarako mugituko dira, ba, kazetariak, horrek dakartzan ezerosotasun guztiekin, albiste sortzaileek beraiek ere bideokamarak baldin badituzte? (ARGIAko artikuluska hemen: http://www.argia.com/albistea.php?id=32554). Dibertigrria, gutxienez...
« aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 ... 17 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]