sindominio.net/ahtez/?q=eu/node/2124
shevek (e)k bidali du duela 75 egun 18 ordu 12 minutu, duela 75 egun 3 ordu 23 minutu argitaratuta
Donostiako Miramar Jauregian Ibarretxe lehendakariak parte-hartzearen inguruko Udako ikastaroa aurkeztu du, jendartearen erabakitzeko eskubidea eta kontsulta aldarrikatuz. Emakume batek galdetu dio nola egin daiteken bateragarri parte hartzearen aldeko bere mintzaldia aldi berean Abiadura Handiko Trenari buruz hainbat herritan egin diren kontsultei kaso ez egitearekin.
Erantzuna zera izan da, parte hartzeko kanalak badaudela eta bere ekarpena posta elektronikoz igorri zezala.