bilaketaren emaitzak "gaztetxeak"

Loiolako gaztetxea ixtearen aurkako mania

Badira egun batzuk Donostiako alkateak zigilatu zuela Loiolako gaztetxea, "demokratek" itxi egiten baitute kontrolatzen ez duten guztia nahiz eta inori kalterik egin gabe aukera kultural zabala eskaintzen zieten Loiola auzoko eta inguruko gazteei. Itxieraren aurka mania deitu zuten asteazkenerako baina jainkoa fatxa dela ikusi ahal izan dugu berriro sekulako ekaitza igorri baitzuen. Gaztetxetik irten, Urumea ibaia zeharkatu, Egiatik barrena oihuka, Atotxatik zubira eta Okendotik Bulera erabat bustita euripean.

Zumaiako batzoki zaharra okupatu eta gaztetxe bihurtu dute gazteek

Atzo arratsaldean hainbat gazte bildu zen Zumaiako Amaiako plazan. 19:00ak aldera, 'Eman o hartu' lelopeko kalejira egin zuten, eta horrela iritsi ziren, giro ederrean, garai bateko batzoki zaharrera. Hura okupatu eta 'Zumaiako Gaztetxea' bihurtu dute gazteek.

Gaztetxearen aldeko gose greba abiarazi dute Oñatin

Larunbatean Oñatiko gazteek okupatutako Gaztetxe berria hutsarazi zuen atzo Ertzaintzak, modu bortitzean. Gaur eguerdian, gaztetxearen aldeko gose greba hasi dute hainbat gaztek herriko plazan.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]