bilaketaren emaitzak "emakumeak"

Hondarribiko alardean "Aupa Orio"

Harresi nabarraren sarreran goizeko 8 terdietan plastiko beltzaren zain azken bi urteotan bezala, milaka larru gorri urruxak, neskak, emakumeak, mutilekin, gizonekin, batera jakina, Jaizkibel konpainia ospetsuan harro txilibita jotzen, danborrarekin, armaturik izkiluekin... ataka igaro ahala sorpresa, ez baitago plastiko beltzik horia baizik, kareta muturra estaltzen. Aurten Cesidekoek ez dute asmatu ezta plastikoaren kolorearekin larru gorriak harrituta "aupa Orio!" oihuka plastiko horidunei..

Emakumeen ahotsa blog batean

Alderdi eta sindikatu ezberdinetako emakumeek sinatu eta bultzatutako ekimena da ahotsa. Horretarako blog bat sortu dute. Ekimenean emakumeen ahotsa bultzatzea dute xede. Kolektibo ezberdinetako emakumeak, zazpi herrialdeetakoak gainera. Eskumako ahotsa (UPN, PP, CDN, UMP eta UDF) falta du soilik ekimen honek. Aurkezpenean 200 emakume inguru aritu dira, Donostian.

Lau gizonezkok egindako sexu eraso baten ondorioz, erietxean dago 17 urteko neska bat

Igande goizaldean gertatu zen erasoa Bilbo inguruko landa inguru batean. Hiru mutil atxilotu ditu Ertzaintzak erasoan parte hartu zutelakoan, eta laugarren baten bila dabiltza. Zenbait iturriren arabera, neska oso larri dago.

Sexu erasoekin lotuta 102 lagun atxilotuta

Sexu erasoekin lotuta 102 lagun atxilotu zituen Ertzaintzak urteko lehen zortzi hilabeteetan Azkena, pasa den igande goizaldean neska bat bortxatzea egotzita atxilotutako 22 urteko mutil gaztea. Ertzaintzaren esku jarraitzen du.

gizonak indarkeria matxistaren aurka

Badirudi zenbait gizon antolatzen ari direla sexismoaren aurka. Albiste ona. Izan ere, sexismoak gizonei ere kalte ederra egiten digu
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]