azken albisteak

Jon Paredes "Txiki"ren dokumentala Gasteizen

Ahaztuak eta Hala Bedi irratiak jardunaldi batzuk antolatu dituzte frankismoa eta memoria historikoaren inguruan. Besteak beste Jon Paredes "Txiki"-ri buruzko dokumentalaren estreinaldia egingo dute Gasteizen. Pelikularen proiekzioaren ondoren mahai ingurua egongo da. Hala Bedin Iñaki Agirre zuzendariarekin elkarrizketa izan zuten hitzaldia baino egun batzuk lehenago.

"Antilingua Galega" sariak galegoaren kontrako "lanean" nabarmentzen direnentzat [gal]

Galiciaprofunda.com blogak hautagaiak proposatu eta botoa ematera deitzen ditu irakurleak "para sinalar os colectivos ou persoas que tiran para atrás o esforzo e a labor de moitas persoas a prol do galego". Urrezko txapela, aitzurra eta igitaia jasotzeko hautagai dira, besteak beste, Galicia Bilingüe elkartea, Rajoy eta Coruñako Carrefourreko arduradunetako bat. Hemen inguruan ere erraz gastako genituzke ontza batzuk urre antzeko sariak banatzen.

Hala Bedi irrati libreak bazkide kanpaina martxan jarri du

Arabako Hala Bedi irratiak 25 urte betetzen dituen urte honetan irratiak bazkide kanpaina berria hasi du. Bere helburua autogestioan sakondu eta independentzia ekonomikoarekin jarraitzea da. Bazkideei esker lortu du Hala Bedik dagoen lekura heltzea, erronka berriei aurre egiteko Halabelarri (bazkide)berriak behar omen dituzte.

[Ing] Munduko 50 jatetxe onenen zerrendan lau euskaldun

Atzo Restaurant aldizkariak aditu talde baten ustez munduko 50 jatetxe onenak zeintzu diren argitaratu zuen. Horien artean lau euskal jatetxe daude: Mugaritz 4., Arzak 8., Martin Berasategi 29. eta Etxebarri erretegia 44.

Espainiako DNIk 70 urte bete ditu

Iritzi artikulu honetan Jose Luis Lizundia euskaltzainak DNIren sorreraren 70. urteurrena gogorarazten du (Francok sinaturiko dekretu baten bidez, hain zuzen), eta horren kariora hainbat gogoeta interesgarri plazaratzen ditu.

Consumer Eroski aldizkaria irakurleen iritzi bila

Kontsumitzaileontzako erabilgarri izateko asmoarekin, Consumer EROSKI aldizkarian atea ireki diegu irakurleei. Dell enpresaren ideian oinarrituta eta "sustaturen" antzeko egiturarekin sortu dugu interneten lekua irakurleen hobekuntza proposamenak jasotzeko. Ezagutzen ez gaituzuenoi ere irekia gonbidapena, jakina, web berriaren, aldizkariaren zein boletinen bidez gure berri izateko. Euskal hiztun eta irakurleei zerbitzu hobea emateko ahaleginean ari gara, pausuz pausu.

Etxebizitza Eskubidearen Gazte Topaketak antolatu dituzte

Maiatzaren 10ean izango dira Bilbon eta Euskal Herriko gazte talde eta norbanako guztiei zuzenduta daudela azaldu du Euskal Herriko Gazteriaren Kontseiluak. Webgune berria ireki dute gainera, informazio gehiago bertan: www.etxebizitza.ehgk.org

Gasteizko gaztetxeren 20. urtemugaren ospakizuna PERI-aren mehatxupean

Gasteizko gaztetxeak prentsaurrekoa eskaini du bere 20. urtemuga ospatzeko egingo diren jarduerak aurkezteko. Era berean gaztetxearen zilegitasuna azpimarratu dute, herritarrengandik sorturiko proiektua izanik. Udaletxeak bultzaturiko PERIaren mehatxuak jarraitzen duela azpimarratu dute, eta orainarte bezela lanean jarraitu dutela esan. Azkenik gogorarazi dute aurten Hala Bedi irratiarekin batera urtemuga ospatzen ari direla Txorionak ekimenarekin.

Eibartar guztien ohorez

Errepublikaren omenez eta eibartarren ohorez, Galdakotar blogean sasoi hartako bideo batzuk argitaratzen hasi gara, Gerra Zibilaren inguruan sortutako dokumentalekin.

IV. Jardunaldi Feministak, 13 urte eta gero!!

13 urte pasa dira azkeneko aldiz Jardunaldi faministak ospatu zirenetik eta ezin zen gehiago itxaron, hemen datoz IV. Jardunaldi Feministak! EHUko Nautika fakultatea emakumez eta feministez beteko da asteburu honetan. 3 ardatz nagusi eztabaidatuko dira: Emakumeok herrain eta munduan, Emakumeok indarkeri sexistari aurre eginez eta Emakumeok, gure identitateak eta gure gorputz intsumituak. Elkar ezagutzeko, hitz egiteko, eztabaidatzeko, gozatzeko... aukera paregabea! ni banoa, zu bazatoz?

Diagonal egunkariak marketing biral motako kanpaina abiarazi du

Diagonal egunkaria hamabostero kaleratzen da eta gaurkotasuna ikuspegi kritiko batetik lantzen du. Bere eduki guztiak jabetza publikoan uzten dira. Txantxazko webgune honek, Diagonalek irakurlearen zentzu kritikoa asko zaintzen duela duela frogatzen du :-) Pasa den hauteskundeetan Zapaterori esker Diagonal ezagunagoa egin zen: http://www.youtube.com/user/diagonalperiodico

Galdakao bonbardatu zuten duela 71 urte

1937. urtean Galdakao bonbardatu zuten, Gerra Zibilean. Ez zen bakarra izan (Otxandio, Durango, Gernika) ezta txarrena ere (Maiatzaren 19an hamalau pertsona hil zituzten. Baina Galdakotar Blogari hasiera eman zion lehen istorioa da. Zorionak Victor Bengoaetxeari!

Noa bai / Noa ez: Askapenaren gaitzespen deia esteka honetan.

Iritzi kontrajarriak sortu ditu Noa kantari israeldarrak Tolosan ostiralean eskainiko duen kantaldiak."Israeli boikot" ekimenarekin bat egiten du Askapenak, eta Tolosan gaitzespena adieraztera deitzen du (ikus estekako komunikatua). Bestelako jarrerarik ere aditu da, atzoko Berrian argitaraturiko gutun honetakoa adibidez: http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=iritzia&data=2008-04-08&orria=006&kont=008

Javier Ortizek "Pásalo" utzi du

Bere blogean Javier Ortiz kazetariak nola eta zergatik utzi duen ETB2ko "Pásalo" programa azaltzen du (post-aren beheko partean eta erantzunetan). Aurkezle bati solaskide baten jarrera desegokia zela adierazi omen zion, besteen jarduna etengabe eteten baitzuen, eta hark programa uztera "gonbidatu" omen zuen ados ez bazegoen.

BOEak desjabetuko dituzte 3 hilabete baino gehiago hutsik egon ezgero (GAZT)

Euskal Autonomi Erkidegoko Babes Ofizialeko Etxebizitzak desjabetu ahal izango dira hemendik aurrera, ohiko etxebizitza ez baldin badira (3 hilabete baino gehiago hutsik ez egotea inplikatzen duena), ostiralean kaleratu zen 39/2008 dekretuaren arabera.
« aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 ... 13 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]