bilaketaren emaitzak "saria"

Ikastolen Elkarteak Miguel Altzo sarietan berriz ere

Gipuzkoako Ikastolen Elkartearen euskarazko ikas materialak saritu ditu Eusko Jaurlaritzak

The Indezents blogak irabazi du

[K&I] "The Indezents blogean argitaratutako mezu barregarri batek irabazi du Sustatuk antolatutako blog mezuen lehiaketa. Epaimahaiak zenbait finalista izan ditu kontuan, eta azkenean hori nabarmendu. Egileak, iPod bideo bat eraman du, 80 gigakoa. Beste bi blogarik, zozketan, iPod Nanoak eroan dituzte." Post irabazlea hemen: http://www.blogak.com/theindezents/erligioarekin-jarraituz-petxuga-jainkoa

Komiki partizipatiboa ENE Egunerako

Eusko Ikaskuntzak ENE Eguna sortu zuenetik urte mordoxka pasa dira. Abenduaren 3an da data zehatza, eta bien bitartean, Eusko Ikaskuntzako Gazteria Sailaren eskutik komiki partizipatibo bat aurkeztu dute. Gainera, 500 euro irabazteko aukera dago. Zer egin behar den? Eskaintzen duten komikiari testua ipintzea. Bestalde, http://gaztea.euskonews.com/index_0463.html eta http://www.euskosare.org webguneetan jarraipena egingo diote.

ENE Saria, Bordeleko Euskal Etxeari

Eusko Ikaskuntzaren ENE Saria Bordeleko Euskal Etxeari eman diote aurten. Modu honetan mundu zabalean euskara sustatzeagatik bere lana aitortu diote. Epaimahaiak ideien originaltasuna goraipatu nahi izan du eta baita teknologi berrien erabilera ere. Euskal Etxearen webgunea: http://www.maisondesbasques.org/

Iruñetik Txinara Euskal Tonbolarekin!

Bukatu da jada 2006ko Euskal Tonbola, baina amaitu aurretik, astebeterako bi pertsonentzako Txinarako azken bidaia zozketatu du, Iruñean hain zuzen ere. Iruñeko Atalaya tabernan irabazi du Arantxa Cedazo Iruñeko herritarrak saria. “Maiz jolastu dut Euskal Tonbolara, engantxatu egin nau”, aitortu du herritarrak. Atalayako tabernariak ere Euskal Tonbola arrakastatsua izan dela adierazi du, “Euskal Tonbola izan dugun lehenengo urtea izan da hau eta txartel guztiak saldu ditugu”, aipatu du.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]