bilaketaren emaitzak "prentsa"

Berria | 1.000 aldiz kioskoan, mila zor1000n

1.000. zenbakia kaleratu du gaur BERRIA egunkariak.

Euskarazko lehenengo prentsa, sarean

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Susa argitaletxeak euskarazko lehenengo prentsako aleak sarean jarri dituzte. Aldundian gordeta dituzten Eguna egunkariaren eta Ibaizabal eta Euskalzale aldizkarien ale guztiak digitalizatu eta pdf formatuan jarri dituzte Interneten, Azkue proiektuaren eta Armiarma gordailuaren elkarlanari esker. Dokumentuak http://www.armiarma.com eta http://www.bizkaia.net webguneetan kontsulta daitezke. (Argia.com-en ikusia)

Nafarroako Gobernuak partzialki desblokeatu ditu euskarazko hedabideentzako diru-laguntzak

Nafarroako Gobernuak izoztuta zeukan euskara hedabideetan sustatzeko diru partidaren zati bat askatu du, 240.000 euro aurreikusita zeuden 310.000etatik. Hala ere, oraindik ikusteko dago datorren urtean zer gertatuko den: aurrekontu proposamenean 9.567 euro baino ez daude gordeta xede horretarako.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]