azken albisteak

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!

E-gor-ek bere blogean idatzitakoa, Microsoftek eskaintzen dituen web zerbitzu gehienak euskaraz omen daude. Gainera, kasu honetan Microsoft txalotzen du euskararen alde izandako jarrera dela eta. Google baino lokalagoa ote Microsoft?

Iruña-Veleia eta Iker Jimenez [gaz]

Iker Jimenezek Cuatro katean egiten duen "Cuarto Milenio" saioan Iruña-Veleiari buruzko erreportajea iragarri dute datorren iganderako, ohiko duen "misterio" kutsuarekin, jakina...

Euskaraz Bai Eguna Gasteizen

Euskaraz Bai kanpainaren inguruan ekitaldia izango da Mendizorrotzan azaroaren 29an. 17:00etan Zirika Zirkus, ondoren txokolatada, eta 19:00etan Ekitaldia. Bukatzeko Kemen LErtxundi eta Hesian taldeen kontzertuak

Veleia.com informazio arkeologikoa zabaltzen hasi da K14 frogak

Informazioa arkeologikoa, aurreneko ostraka multzoen kanpoko laborategiek egindako K14 frogak... bazen garaia zerbait argitaratzeko. Ea pixkanaka guztia argitaratzen duten.

Iruña Okako kalbarioaren irudia ? ( 800 kb)

Iruña Okan irudian (kalitate ona) azaltzen den antzeko beste 1.035 (mila eta gehiago) multzo epigrafikoak azaldu dira, 200 (berrehun) baino gehiago euskaraz (ez dakit zenbat). Hauetariko "batzuk" "manipulatu" omen dituzte... zenbat? Zergatik ez dituzte argitaratzen? Zergatik ez dituzte argitaratzen txosten arkeologiko, kimiko, historiko, filologiko...?

Eliseo Gilen prentsaurrekoaren bideo osoa (20 min)

Atzo Iruña Okan eman zuen prentsaurreko osoa, http://www.yotube.com/iruinaoka Non daude ostraka euskaldunen bideoak eta argazkiak? Non batzorde zientifikoaren txostenak? Non txosten arkeologikoa? Zergatik ez dira argitaratzen ?

Kontseiluaren BECeko ekitaldira joateko autobusak Tagzanian

Abenduaren 13an Kontseiluak bere hamargarren urteurrena ospatuko du BEC-eko Bizkaia Arenan. Sarrerak online eskuratzeko http://nierebanoa.com webgunea osatu dute, baina autobusak ere antolatzen ari dira herrietan. Autobus horien berri Tagzaniaren bitartez jakinaraziko du Kontseiluak.

Nafarroako Gobernuak partzialki desblokeatu ditu euskarazko hedabideentzako diru-laguntzak

Nafarroako Gobernuak izoztuta zeukan euskara hedabideetan sustatzeko diru partidaren zati bat askatu du, 240.000 euro aurreikusita zeuden 310.000etatik. Hala ere, oraindik ikusteko dago datorren urtean zer gertatuko den: aurrekontu proposamenean 9.567 euro baino ez daude gordeta xede horretarako.

"Pauso bat harago": Madness taldearen "One step beyond" euskaraz

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak (http://kontseilua.org) ekitaldi jendetsua deitu du datorren abenduaren 13an BEC-en (sarrerak: http://nierebanoa.com). Komunikazio kanpainak hainbat alderdi izan ditu (flash animazioa: http://ttiki.com/1398 eta kartela: http://ttiki.com/1397 besteak beste). Oraingoan, abestia ere kaleratu dute, Madness ska taldearen "One step beyond" kantaren bertsio euskalduna: "Euskaraz bai, pauso bat harago".

Iruña Okako Lurmen SL-ek krimen-kereila Almagro Gorbea irakaslearen aurka

Veleia.com-en komunikatua: Almagro Gorbea irakasleak berriki egindako adierazpenak ezaguna den komunikabide batean, Iruña-Veleia erromatar hirian aurkitutako aurkikuntzei buruz, “iruzur” edo “faltsutze baldar” gisa kalifikatuz, hautsi dute gure ustez, zentzuzko diren muga guztiak eta krimen kereila jarri dute irakaslearen aurka.

Amets Arzallusek eraman du Iparraldeko bertsulari xapelketako lehen txapela

Atzo jokatu zen Iparraldeko Berxulari Xapelketako lehen edizioan Amets Arzallus izan zen garailea. Donibane Lohitzuneko Jai Alai pilotalekuan jokatu zen finala eta bertan ziren bertsolariak Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Sustrai Colina, Karlos Aizpurua, Odei Barroso, Miren Artetxe, Xumai Murua eta Ekhi Erremundeg izan ziren

Ongi etorri diosku hurrengo Korrikak ere

Ongi? galdera ikusi dugu aspaldi honetan kalean, markesinetan, egunkarietan... ongi etorri diosku orain hurrengo Korrikak. 2009an burutuko denak. Webgune koloretsua eta korrika hasteko prestatzeko deialdia.

erdaratu.eu : Euskara -> Gaztelania itzultzailea

Gogoratzen "matxin" proiektua? Gaztelaniatik Euskarara itzulpena egiten zuen lehen itzultzaile automatiko librea zen. "Erdaratu"-k kontrakoa egiten du eta bera ere tankerako lehen proiektu librea da. Alikanten garatua izan da. Apertium izeneko itzulpen proiektu zabalago baten zatiak dira. Informazio gehiago: http://www.apertium.org/?id=whodevelopsit&lang=eu Barrapunto.com-en ikusia.

"Dispositivo" hitza nola euskaratu

Hasier Etxeberria hitz baten bila dabil eta bere blogeko kideei laguntza eskatu die. Orain dela gutxirarte erakusketak estatikoak ziren (artistikoak eta bestelakoak), baina azken aldian bisitariari parte hartzeko aukera ematen dioten "dispositivo" delakoak gero eta ohikoagoak dira. Nola izendatu ditzakegu baliabide hauek euskaraz?

El Correoko artikulua: Los exiliados del euskera

"En Institutos y escuelas de Castro, Laredo, Santoña o Miranda de Ebro hay una nutrida colonia formada por decenas de profesores que salieron de Euskadi a partir de los años noventa, cuando se aprobaron las primeras leyes y decretos que marcaban la exigencia de la lengua vasca en las aulas. Son los exiliados del euskera. La mayoría no se atreve a poner rostro ni nombre a su historia."
« aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 ... 29 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]