www.kontseilua.org/zerberri.cfm?hizkuntza=0&atala=berria_erakutsi&id=453
Arantzazu (e)k bidali du duela 720 egun 16 ordu 58 minutu, duela 720 egun 12 ordu 26 minutu argitaratuta
Tafallak baiezkoa eman dio euskarari. Izan ere, Nafarroako herri honetan bigarren aldiz banatu dira Bai Euskarari Ziurtagiriak. Kontuan izanda, Tafalla Nafarroako eremu ez euskaldunean kokatuta dagoen herri, oro har, erdalduna dela, euskararen normalizazioan aurrerapauso garrantzitsua da hau. Badira jada 3 urte Tafallan Bai Euskarari Akordioa abian jarri zenetik eta bigarren ekitaldi honetan, 22 izan dira Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu duten herriko elkarte, saltoki eta era guztietako entitateak.