bilaketaren emaitzak "behatokia"

Euskara erabili nahi izatea garesti

Paul Bilbao Sarria Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendaria Hitz batera ekarri nahiko nuke aurreko astean bizi izandakoa: iraina. Iraina gure eskubideen babesa bermatu beharko lukeen justizia administraziotik, iraina herritarren eskubideak babestu behar dituen poliziengandik, iraindua oinarrizko eskubideak baliatu nahi izateagatik, iraindua legeak jasotzen duena betetzeko eskatzeagatik.

Euskararen, Katalanaren eta Galegoaren Behatokiak Europako Adituekin

Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Itunaren izan dituzte hizpide Kataluniako, Galiziako eta Euskal Herriko hizkuntza-eskubideen Behatokiek. Europako adituekin bildu dira itunaren bigarren ebaluazioaz hitz egiteko.

Lanbide Heziketako hiru irakasletatik bat erdaraz

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak Euskal Autonomi Erkidegoan onartu berri den lan deialdiaren azterketa egin du. Deialdi horretan 614 lanpostu eskaintzen dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntza Eskolan. Lan deialdi horrek izango dituen ondorioak nabarmendu dituzte Behatokiko arduradunek: “Lanbide Heziketako hiru irakasletatik batek ez du klaseak euskaraz emateko gaitasunik izan behar”.

Jaioberriak euskaraz erregistratzeko kanpaina

2007ko abenduaren 19an Aretxabaletako Erregistro Zibilak ume bat lehenengo aldiz euskaraz erregistratu zuenetik, guraso asko izan dira Behatokira jo dutenak euren umeak euskaraz inskribatzeko helburuarekin. Baita lortu ere, Bilbon esaterako, egin dira jada euskarazko erregistroak. Ondorioz eta gurasoen eskariei erantzunez, haur jaioberria euskaraz erregistratzeko eman beharreko urratsak azaltzen dituen dokumentua prestatu du Behatokiak eta beharrezkoak diren formularioak ere eskuragarri ditu.

Behatokiaren 5. urteurrena

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak bost urte bete ditu eta urteurren hau ospatzeko Iruñean bildu dira euskalgintzako, instituzioetako zein gizarte eragileetako ordezkariak. 2001eko ekainaren 26an Kontseiluak Behatokia aurkeztu zuenetik, 4100 espediente baino gehiago bideratu ditu erakunde honek.
« anterior 1 » siguiente

Laguntza  |  código: licencia, descargar  |  licencia de los gráficos   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]