azken albisteak

Hitzapasa jokoa euskaraz

Maite Goñik, La Personnalité-ko Goioren laguntzarekin, hitzapasa jokoaren euskarazko bertsioa prestatu du. Nik frogatu dut eta dibertigarria da! Informazio gehiago: http://sustatu.com/1268636021

Albisteak 2.0 jaio da

Beta saioarekin eman dute lehen pausoa. WebTV berri hau Hamaika telebistan eta sarean ikusi ahal izango dugu. Patxi Gaztelumendiren esanetan: "Telebista ireki eta partehartzailea. WebTV bat, hemengo aktualitate teknologikoarekin. Blogosferatik telebistara."

Paul Bilbao izango da Kontseiluko idazkari nagusi berria

Xabier Mendiguren Bereziartuk, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua sortu zenetik Idazkari Nagusi izan denak, erretiroa hartuko du aurten. Bere ordez, Kontseiluko zuzendaritzak hala erabakita, Paul Bilbao izango da idazkari nagusi berria. Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendari izan da orain arte. Orain bazkideek erabakia berretsi beharko dute.

Euskara "patetikoa"

Iker Merodiok eman du ezagutzera bere blogean. Eusko Jaurlaritzak Administrazioko langileentzako tailer itxi batzuk antolatu ditu, baina deialdia publiko egin du akats baten ondorioz webgune "irekian". Tailer horien jarraipena euskaraz ere egin ahal izango ote den galdetu du blogariak. Baina pribatua izaki, euskara aintzat hartzeko inolako beharrik ez dagoela iradoki dute antolatzaileek. Eztabaida honen harira, hitzaldi edo tailerrak euskarara itzultzea "patetiko"tzat jo duenik ere izan da.

Langile Ikastola. Prentsa aurrekoa

«Fusio proiektu bat martxan jartzeak eskatzen du denbora, eta lan sakonago bat»

Apelliduak abizendu ditzagun

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak bultzatuta (UEMA), "Guk abizena, zuk?" kanpaina jarri da martxan mankomunitateko herrietan, euskal abizenak modu ofizialean eta toki guztietan euskaraz izan nahi dituztenentzat. Helburua herritarrek oraindik mantentzen dituzten Arteche, Aguirre, Aurrecoechea, Echenique eta Echeverria abizenak euskal grafiaz jartzea da.

Eliseo Gilen mezu larria grafologoen ustezko txostenak direla eta

Duela bi hilabete terdi El Correok eta larunbatean Berriak argitaratu dituzten grafologoen ustezko txostenei buruz eta foroetan zabaltzen ari diren ustezko "informazioei" erantzunez Eliseo Gil arkeologoak gaur goizean zabaldu duen mezu larria gazteleraz. http://www.elcorreodigital.com/alava/20091121/sociedad/grafologos-apuntan-eliseo-como-20091121.html http://paperekoa.berria.info/kultura/2010-01-30/044/003/Grafologoek_ere_ondorioztatu_dute_Veleiako_euskarazko_idazkunak_modernoak_direla.htm

Regresa: Nafarroako erregina euskaraz berbetan komedia mexikar batean

[K&I] Pelikula mexikar baten aurrerapena bidali dit lankide batek e-postara, xelebrea dela, flipatu egin duela esanez. Zer izango ote den ikusteko play sakatu eta honakoarekin egin dut topo: film mexikar bat, komedia erromantikoaren itxurakoa. Ernestoren eta Mariaren harremana ez dago momentu onean eta Mariak, irtenbide bila, hipnosi-terapiara joko du. Esnatu da eta ero aurpegiz terapeutari oihu egin dio: “Nor zara zu?!”. Horrela, euskaraz.

Kamioilari bati isuna, takografoaren data euskaraz jartzeagatik [es]

Hiru sindikatuak salatu duenez, 4601 euroko isuna jarri diote garraiolariari, takografoaren diskoen data euskarazko formatuan jartzeagatik. Euskaraz: http://sustatu.com/1265039362

Bidali errekurtso bat Iruñeko Udalak kaleen izenak euskaraz jartzeko (GAZT)

Hona hemen errekurtso batzuk bidaltzeko. Deskargatu, bete eta inprimatu. Autoreak esaten duen bezala, behintzat zirikatzeko baliko du.

ARGIAren multimedia ekoizpen guztiak CC-BY-SA lizentziarekin

Creative Commons BY-SA lizentziapean jarri ditu ARGIAk Multimedia kanalean sortutako eduki guztiak. Lan hauek kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean heda daitezke, beti ere lizentzia honen izaera onartu eta lanaren egiletza aitortuz gero.

Ez gara joango

EAEko turismorako lelo berria aurkezteko ekitaldirako gonbidapen erdara hutsezkoaren harira, Tiraka blogekoek idatzitako salaketa umorezkoa.

Gasteizko EAJ-PNVk "putakume" deitu du Twitterreko jarraitzaile bat

@gasteizen: "PPrekin duzuen ezberdintasun bakarra txapela daramazuela baldin bada, eraman ezazu ondo txapela eta erabili euskara, hostia! @pnvgasteiz" | @pnvgasteiz: "@gasteizen Akaso izango da hemendik dabiltzan gendearengan errespetuagatik. Eta ez egin konparaziorik , besteok ere egin ditzakegu eta..." @pnvgasteiz: "Sabes quién es el puto gasteizen este?. Ha aparecido alguna vez por los BBT?. Nos va torpedear el muy hijo de puta!"

Egunkariaren epaiketa zuzenean

Pello Urzelaik bidaltzen ditu kronikak Twitter bidez: http://berria.info

Euskarabidea ala Euskara(gal)bidea? (Bideo elkarrizketak)

Nafarroako gobernuak sorturiko "Instituto navarro del vascuence" delakoa eztabaida gai. Oskar Zapata (Topagunea), Nestor Esteban (Euskal Herrian Euskaraz) eta Xabier Azanzak (Euskarabidea) haien iritzia ematen dute Euskarabidearen inguruan.
« aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 ... 39 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]