bilaketaren emaitzak "terrorismoa"

Felipe Gonzalezen presentzia salatzeko kontzentrazioa antolatu dute gaur Bilbon

PSOErekin demokrazia GALtzailea” lelopean kontzentrazioa egingo du Ezker Abertzaleak gaur arratsaldeko 7etan La Casillaren aurrean. Notizian irakurri ahal izan dugunez, elkarretaratze honen helburua honako hau izango da: 26 euskal herritar erail zuen estatuaren aparatuetatik sortutako GAL erakunde terroristaren garaiko Espainiako gobernuburu izandakoaren etorrera salatzea.

Guardia zibil bat hil da Legution ETAk bonba bat zartarazita

Herriko polizia-etxearen aurka leherrarazi du bonba erakunde armatuak. Gutxienez lau agente zauritu dira, horietako bat larri, hondakinen artean harrapatuta geratu baita.

ETAk bere gain hartu ditu martxoko eta apirileko lau atentatu

PSE-EEko Abusu eta Elgoibarko egoitzen aurka eta Azpeitia eta Lapoblacion herriko telebista hedagailuen kontra martxoan eta apirilean egindako atentatuak bere gain hartu ditu ETAk. Erakunde armatuak Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteari eta Iñigo Urkullu EAJko EBBren lehendakariari egotzi die "ezker abertzalea suntsitzea" helburu dutela.

Etxean egindako lehergailu batek eztanda egin du Gordexolako batzokian bart

Gordexolako (Bizkaia) batzokiaren atarian etxean egindako lehergailu bat eztandarazi dute bart ezezagun batzuek, baina ez da zauriturik izan, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Kalte materialak eragin ditu erasoak atean eta eraikineko horman. Ertzainek ez dituzte hango bizilagunak etxetik atera behar izan.

Bonba-furgoneta bat zartarazi du ETAk Getxon, eta zauriturik ez den arren kalte material handiak eragin ditu

Areeta auzoko itsas pasealekuan lehertu da, goizeko ordubatak hamar gutxitan. Ordubete lehenago abisua eman du ETAk, eta ingurua hustu eta hesitu ahal izan du Ertzaintzak. 2000. urtetik ETAk Areeta inguruan jartzen duen zazpigarren lehergailua da gaurkoa.

Hautsi egin dute Juan Mari Jauregi zenaren aldeko oroitarria, Legorretan

Gipuzkoako gobernadore zibil izandakoa ETAk hil egin zuen 2000n. Haren alargunak hitz egingo du bihar Donostian Jaurlaritzak biktimen alde egingo duen omenaldian.

Lehergailu batek kalte handiak eragin ditu El Correoko errotatiban

Ez da zauriturik egon egunkariak Zamudion duen egoitzan, baina lehergailuak kalte material handiak eragin ditu. Herrizaingo sailak ETAren autoretza konfirmatu eta abisurik egon ez dela adierazi du.

[Gazt] ETAk bonba batekin erasotu du Elgoibarko PSE-EE-ren egoitza

ETA-k bonba bat lehertarazi du igande goizaldeko 3.25etan Elgoibarko (Gipuzkoa) PSE-EE-ren egoitzaren aurka. Ez da zauriturik egon baina kalte materialak ugariak izan dira.

Bilboko La Peña auzoko PSE-ren egoitzan bonba bat lehertu da

Goizeko 6etan bonba bat zartatu da Bilboko La Peña auzoko PSE-ren egoitzan. ETAren izenean egindako dei baten bidez leherketa gertatu baino ordu erdi lehenago abisatu dute. Zazpi ertzain arinki zaurituta daude eta kalte materialak handiak dira.

ETAk Isaias Carrascoren erailketa beregain hartu du

ETAk Isaias Carrascoren erailketa beste atentatu batzuekin batera beregain hartu du. "Informazio" gehiago: http://www.gara.net/azkenak/04/70488/es/ETA-afirma-que-pactos-politicos-que-buscan-perpetuar-negacion-Euskal-Herria-solo-conseguiran-alargar-conflicto

Arrasateko zinegotzi-ohi sozialista erahil dute

13:30ean tirokatu dute, Navas Tolosa kalean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak baieztatu duenez. Tiro egin diote eta ospitalean hil da.

PSE-EEko zinegotzi ohi bat hil dute Arrasaten, tirokatuta

Hiru tiro bota dizkiote, eta erietxera eraman dutenerako zendu da, Euskadi Irratiaren arabera. Bularrean eta burualdean zeuzkan tiroak, lehen datuen arabera. Navas Tolosa kalean izan da atentatua, 13:30ak aldera, etxetik irteten ari zela. Isaias Carrasco da hildakoa, eta 42 urte zituen.

[Gazt] Aldaia: "erdi erotuta gelditu nintzen bahiketaren ondoren"

Jose Maria Aldaia euskal enpresariak gaur adierazi duenez ETA-ren eskuetan jasan zuen bahiketaren ondoren "erdi erotuta" gelditu zen eta mokorrak "deseginak" ditu sartu zuten zuloaren neurri txikien ondorioz.

Ustezko ETAko lau kide atxilotu dituzte Bordelen

Espainiako Guardia Zibilak eta Frantziako Gendarmeriak ustez ETAko kide diren lau pertsona atxilotu ditu Bordelen, horien artean poliziaren esanetan buruzagi nagusia omen den Francisco Javier Lopez Peña, Thierry. Honez gain, Jon Salaberria, Igor Suberbiola eta Ainhoa Ozaeta ere atzeman dituzte.

Ezezagun batzuk EAJko zinegotzi baten autoa erretzen saiatu dira Arrasaten

Ezezagun talde batek gaurko goizaldean Arrasateko EAJko zinegotzi baten autoko kristalak apurtu eta barruan likido sukoia bota du, antza, su emateko asmoz nahiz eta azkenean lortu ez duen.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]